Blogak
Galtzeimer (VI) Olinpiar Jokoak
2008/08/23Seul 1988 vs. Pekin 2008. Ben Johnson vs. Usain Bolt. Olariaga vs. Zakilixut.
Joaquín Achúcarro etxeko, Deban
2008/08/22Debarrek esker onez hartu dute gaur Joaquín Achúcarro, ez baita alferrik gure bilbotarra bizpahiru belaunaldiren pianojolerik ezagunena. Ia mende erdi bai Achúcarrok nazioarteko lehiaketa irabazi zuela Liverpoolen eta geroztik jaso beharreko sari eta ohore guztiak jaso ditu urtez urte, 2005 urtean Euskaldun Unibertsaltzat izendatua izan arte. Eibarren 1965ean edo jo zuen estreinako, Arrate Kultura Elkartearen aretoan. Orain ez da halakorik.
Galtzeimer (V) Bakarrik dagoen amona
2008/08/20Aita hobeto dago. Aldameneko gelan dagoen amonarena kontatuko dut gaur.
Gure Nere
2008/08/19Auskalo zenbat egun irauten duten Debako jaietan gorri-zuria nagusi izaten den arren, Arrantzale Egunak zuri-urdina eskatu ohi du.
Dominique Vissé, artista
2008/08/19Zilegi al da kontzertuan aspertzea? Seguru gero baietz. Beste kontu bat da, ordea, agiri-agirian aitortu beharrik ba ote dagoen ala ez. Dena den, ni neu aspertu egin nintzen aurreko igande arratsaldean, Chillida-Lekun, Donostiako Musika Hamabostaldian barrena Ensemble Clément Janequin taldeak eskaini zuen emanaldiaren zenbait momentutan. Hala ere, nekez ukatuko taldeak duen nazioarteko ospea eta Dominique Vissé zuzendariaren apartekotasuna.
Algorritik Algorrira: C’est magnifique!
2008/08/18Geroko gerotan uzteke, gaur goizean bertan egin dut Zumaiatik Sakonetarantzako ibilaldia itsasbazterrean barrena. Algorri hondartzan bertan flyscha hartu eta itsaslabarpean, harririk harri, haitzez haitz, Elorriaga pareraino. Itsasbehera 11:30etan zen eta eguraldia, berriz, aparta. Algorri gainetik Lekeitiorainoko ikuspegia mundiala gero.
Galtzeimer (IV) Eskapo egin nahi
2008/08/18Preso guztiek eskapo egin nahi dute gartzelatik. Berdin ospitalean egonik bere buruaren jabe ez denak ere
Urte biko haurraren hiztegia
2008/08/17Ekonomiak eta erraztasunak dezente baldintzatzen omen dute hizkuntzaren erabilpena. Seguru egia dena. Nere bilobarik zaharrenari entzun besterik ez dago. Oraindik 23 hilabete baino ez ditu eta harrigarri gero zein hitz urriz konpontzen den nahi duena adierazteko eta zein ondo dakien erraztasunaren araberako hitz-aukera egiten.
