Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lehengusinaren alaba

Lehengusinaren alaba

Amatiño 2008/09/28 23:24
Demagun Sevillatik bueltan norbaitek esaten dizula Andalusiako Energia Agentziaren lehendakariarekin biltzeko aukera izan duela eta haren eskuminak luzatzen dizkizula. “Goraintziak? Neri? Zer dela-eta? Nik ez dakit barren nor denik ere!” Eta erantzuna: “Zelan ez duzula ezagutzen, ez al duzu ba senitarteko?”

Duela hamar urte arte anekdota hutsa izan zitekeena zalantza pizgarria dateke gaur egun, Sareak bapateko aukera ematen baitu hainbat segundutan Andalusiako Energia Agentziaren lehendakaria nor arraio den jakiteko. Nor izango eta, Isabel de Haro Aramberri. Joño!

Ondoren, email pare bat aski da Energia Agentzia andalusiarraren lehendakariarekin harreman zuzenean jartzeko, gehienbat norbera ere Aranberri baldin bada, jakina. Erantzuna zehatza bezain harrigarria: bere amaren aitona Domingo omen, nere Andikaoko aitona elgoibartar berbera alegia.

Ni mutiko koxkorra nintzela, nere lehengusinetako bat Frantziara joan zen, hantxe bertakotu eta, horra, mende erdiren bueltan, haren alaba, nere iloba txikia beraz, Sevillan ernarazi, heziketaz  eta hezkuntzaz frantsesa izan arren, berak dagoeneko aitortu didanez.

Familia gehitzea beti ere pozgarria omen da.

 Isabel de Haro Aramberri

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: