Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Euskara Interneten: argi-ilunak

Euskara Interneten: argi-ilunak

Luistxo Fernandez 2008/09/29 10:07

Unesco Etxeak antolatutako Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarrean izango naiz hizlari, Bilboko Euskaldun Jauregian, urriaren 10ean. Euskara Interneten: argi ilunak, hori izango da nire aportazioa. Urriaren 9an eta 10ean izango da nazioarteko jardunaldi hau, eta www.hizkuntzagutxituak.net webgunearen bidez izen-ematea libre da, harik eta 220 plazak betetzen diren arte. Nazioarteko gonbidatuak egongo dira biltzarrean (ikus programa), eta hiru hizkuntzen arteko aldi-bereko itzulpena izango da. Nik euskaraz emango dut nirea, baina PPT aurkezpena agian ingelesez eramango dut.

Lehenago, aste honetan, urriaren 2an, Legazpiko Kultur Etxean dut beste zita bat, blogosfera euskaldunari buruzko mahainguru bat.

Luistxo
Luistxo dio:
2008/10/13 14:11

Eskerrik asko Saioa (deitura ahaztu zaizu, aizu!). 27zapata: atera dut testua beste artikulu honetan. Hitzaldiaren bezperan, 20 Minutos egunkaritik deitu zidaten, eta elkarrizketa hau egin. Gero Meneamen azaldu zen.


Argazkiak.org | Luistxo 20 minutos-en © cc-by-sa: garaolaza
Datorren larunbatean, El Correo egunkariko Territorios gehigarrian ere azalduko da honen inguruko zerbait euskaraz (paperean, ez sarean).

27zapata
27zapata dio:
2008/10/01 10:21

Eta entzun. Baina zure hitzaldiak edo zuenak entzutera joateko moduan izango ez garenok eskertuko genizuke bertan esango dituzunak hemen ere jarriko bazenitu hitzaldiak pasa ostean edo. Eskema moduan, ingelesezko pptan edo nolabait. Baina jarri, arren.

saioa
saioa dio:
2008/10/10 18:22

mila esker gaurko hitzaldiagatik, erabat praktikoa, erabilgarria eta errealitatean sartuta; halako kongreso, jardunaldi edo antzekoetan teorian bakarrik geratzen baitdirelako askotan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004