Abittagako exploraziñuak
Asteburu honetan, espeleologixian alderdirik politten eta zirraragarrixenakin ibilli gara: exploraziñua. Abittagako koban, "Solidarixuen Gelako" sektorian dagon bloke anabasan egon gara, gaur egun ezagutzen dan punturik sakonena. Bloke arteko haize korrientiari jarraittuta, beste gela barri bat agertu da. Kanpora urtetzeko ordua heldu danian (8 bat ordu) 30 bat metro eginda genkazen bide barrittik eta beste estuasun korrientedun baten geratu da exploraziñua.
Bestalde, abisu bat jaso dogu Gizaburuagako baso-lan batzutan leza bat agertu dala zugaitz bat ipurdiz gora jaustian. Astelehena hillak 29xan juango gara bertako bihargiñekin haitzulo barri hau ikuskatzera.
Betiko moduan, gogoratu gure ADES espeleologia taldian txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52