Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Interneteko sare sozialetan, parkearen alde

Interneteko sare sozialetan, parkearen alde

Josu Mendicute 2008/09/26 13:30
Facebook eta Tuenti sare sozialetan ekimenak jarri ditugu abian Errebaleko parkearen alde. Hasi bezain pronto 140 atxikimendu ditugu.

Tuenti sare sozialean, bataz beste unibertsitate ikasle adina duten gazteek interneten harremantzeko erabiltzen duten erramintan, ebento bat sortu dugu "Parkea Errebalen" izenez. Egun bakarrean 120 atxikimendu lortu ditugu. Bertan atxikimendua eman ahal izateko, Tuenti erabiltzaile izan behar duzu. Nahi baduzu, Errebal Plataformak gonbidatuko zaitu. Horretarako, bidali e-posta bat errebal [@] gmail.com helbidera.

Dagoeneko Tuenti erabiltzailea bazara, bilatu "Errebal Plataforma" Tuenti sarean, eta gehitu lagun bezala. Plataformak gonbidapena bidaliko dizu ebento honetan izena emateko.

Facebook

Facebook sare sozialean, berriz, Causes aplikazioa erabili dugu "Parkea Errebalen" kausa hedatzeko. Atxikimendua emateko ezinbestekoa da aplikazio hau zure perfilean gehitzea. Hor inolako gonbidapenik gabe, Facebook erabiltzailea bazara, batu zaitezke. Ez bazara Facebook erabiltzailea, gonbidapenik gabe ere alta eman dezakezu.

Myspace-en ere

Facebook aplikazioa MySpace sarean ere aurki jartzea espero dugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria