EB-Aralarrek Auzitegira eraman du Errebaleko proiektua
Alde batetik, salatu dute, eraikinaren bolumetria %38,5 handiagoa dela "Eibarko Herriaren Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia"rekin alderatuz; eta azken honek jasotzen duen 830 metro karratuko plaza (eraiketa-gabea) txikiagoa izateaz gain, edifizoaren azpian dagoela. "Azken hau interpretatu beharko litzateke eraiketa-gabea den ala ez" azaldu zuen Mariasun Garziak (Aralar) ostiralean egin zuten prentsaurrekoan.
Prentsa lokalak honen berri jaso du asteburuan:
- El Diario Vasco (espainolez)
- El Correo (espainolez)
- Noticias de Gipuzkoa (espainolez)
- ...eta kitto! (ale osoa pdf-an)
Eibarko PGOU gertatzen ari dena lotsa emanten desta, orain gutxi ahinbat plan onartu dittuzte bide zidorra bilatuz legeak agintzen duena ez betetzearren, beti konpromisoak ez dakit zer badakiz zer. Galdera nork hartu ditu zer konpromiso eta beti promotoren mesedetan (ala dirudi) ze legeak kontrakoa diño eta honi ez zaio heltzerik nahi, ergo... argi dago¡, honekin berdin