Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Txomin Amasorrain: Kriseilu eta iparrorratz

2008/08/30

Orain berrogeita bost urte ezagutu nuen nik Txomin Amasorrain, hamazortzi urte besterik ez nituela. Nere aittitta zena Amatiño baserrian jaioa izaki, sarri samar jo ohi nuen Bergara aldera eta, han, gazte-jendearen euskal erreferentziarik nabarmenetakoa zen gure Txomin.

Txomin Amasorrain: Kriseilu eta iparrorratz - Gehiago irakurri

Txomin Amasorrain: 1908-2008

2008/08/30

Euxebi alarguna tarteko, benetan jendetza handia bildu zen atzo Bergarako Aroztegi aretoan, Txomin Amasorrain jaio zeneko mendeurrena ospatzeko bere senideek eta lagunek antolatutako erakusketan. Sekulako erakusketa gero. Nik behintzat ez nenkien gure Txomin hain argazkilari on eta erretratuzale amorratu zenik.

Txomin Amasorrain: 1908-2008 - Gehiago irakurri

Juan Luis Zabalari lan-eskaintza

2008/08/27

Idatzi honen bitartez, Volgako Batelariok kolaborazio eske gatoz Juan Luis Zabala (a) "Pipi" idazle eta "Berria" egunkariko kultura saileko kazetariarengana.

Juan Luis Zabalari lan-eskaintza - Gehiago irakurri

Irratiaren nagusitasuna 1983ko uholdeetan

2008/08/26

Hogeita bost urte joan dira 1983ko abuztuaren 26an sekulako uholdeak izan zirenetik hona. Komunikabide guztiek nahi izan dute orduko gertakariak gogoratu baina, behar bada, inork ez du zehaz-mehatz esan egoera hartan irratia izan zela nagusi eta telebista, berriz, galtzaile.

Irratiaren nagusitasuna 1983ko uholdeetan - Gehiago irakurri

Lekeition eta Asonen

2008/08/26

Azken aste bixetan udako martxan darraigu, batzu oporretan eta beste batzu jardunian

Lekeition eta Asonen - Gehiago irakurri

Beijing 2008: nongoak ote onenak?

2008/08/24

Pekinen amaitu dira gaur Joko Olinpikoak eta hurrengo egunetan ez da han-hemenka balantzerik falta izango, marka, ikuskizun zein ordezkaritza bakoitzak lortu dituen dominen arabera. Besteak beste, markak ikaragarri onak igeriketan eta atletismoan; ikuskizuna, berriz, sekulakoa, inaugurazio-egunetik amaieraraino; eta dominak ba…

Beijing 2008: nongoak ote onenak? - Gehiago irakurri