Zine-telebista, krisiari aurre egiteko
Azkenik, Estatu Batuetako Kongresuak, 263 alde eta 171 kontra, Bushen gobernuak proposatutsako plana onartu du. Guztira 700.000 milioi dolar, gain behera dagoen ekonomia suspertu ahal izateko. Hasieran hiru folio laburreko proposamena baino ez zena, amaieran 451 orrialdeko txosten mardula, letra txikiz josia. Eta horrenbeste letra txikiren artean, besteak beste, 478 milioi dolarren aurrekontua zenbait zine eta telebista ekoizpeni murrizketa fiskalak eskaintzeko.
Krisialditik ateratzeko neurrien artean zinea aipatu izana ez da berria Estatu Batuetan. 1929ko crack ostean, Keynesen bidetik Franklin Delano Roosevelt presidenteak burutu zuen New Deal (Itun Berri) delako hartan ere beste horrenbeste gertatu zen. Ondorioz, zinea (eta geroxeago telebista) industriatzat dute Estatu Batuetan, eta kulturatzat ezezik, “salbuetsi” beharreko kulturatzat gainera, Europan.