Blogak
Arpa jotzen
2009/01/13Europak ez du, ez energiarik, ez estrategia bateraturik. Egunen batean Ukrainia, Turkia edo Gibraltarreko grifoak itxiko dizkigute eta zerura begira geratuko gara, galdezka, zer egin ote genuen txarto Jainkoa gurekin horren gaizki portatzeko. Eta Jainkoak erantzungo digu: "Eta zuek europarrok ondo bizi, arpa jo eta erruak inori leporatzeaz aparte, zer besterik dakizue egiten?"
Galtzeimer (XXI) Etxean berriro
2009/01/12Atta berriro etxean da. Amarekin. Abuztuan atera zen bertatik.
Espeleomultidisziplinaridadia
2009/01/11Lekeitioko artxibua arakatzen, Berriatuako Elizburuko lezan eta Ispaster, Ereño eta Ea mugatzen dittuan Ullako ubegixan
Ogien eta arrainen miraria
2009/01/09Badago SGAE eta ingurukoek esaten duten gezur bat (beste batzuen artean), bereziki erridikulua iruditzen zaidana. Gezur horren arabera 1000 pertsonak deskargatu badu diska bat P2P erabiliz, horrek esan nahi du 1000 diska gutxiago saldu direla. Edo beste modu batera esanda, P2P-rik ez balego, jendeak 1000 diska horiek erosiko lituzkeela.
