Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kafea, galletak eta Bassmatti

Kafea, galletak eta Bassmatti

Mikel Iturria 2009/02/16 23:38
Edo Bassmatti, galletak eta kafea? Gernikako Gaztetxea.

Duela zenbait aste Giorgio Bassmatti songwriter giputzak abisua pasa zigun: Gernikako Gaztetxean jotzeko gonbidapena jaso zuen. Noiz? San Balentin Egunean. Agendari bistadizo bat bota eta pista libre. Hitzordua apuntatu genuen.

Kafea eta galletak egitasmoaren berri Love of 74 berak eman zigulakoan nago. Sapatukoa ekimenaren hirugarren saioa zen. Herriko plazan bazkaldu ondoren, kafea hartu eta gaztetxera hurbildu ginen.

kafea eta galletak (7)

Bi guraso ditu ideia honek: Leire (erdian) eta Ibon (eskuinean). Formula bitxia bezain erraza da: disko bat entzuten du bildutako jendeak eta, gero, musikariak kanta batzuk egiten ditu zuzenean.

Giorgiok My Bloody Valentine taldearen 1991ko Loveless diskoa aukeratu zuen. Inoiz entzun gabe nituen abestiak eta disko gogorra iruditu zitzaidan. Entzunaldiaren aurretik P. Roberto J. aka El ruido de la calle blogariak ekitaldirako idatzitako testua banatu zuten. Robertok dio Kevin Shields krisi existentzialean dagoela 1991n disko hori argitaratu zuenetik, "bere bizitzako lanik gorena egin eta amildegira begiratzen duenaren krisian". Gu ere amildegira hurbiltzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Gaur egungo bizimoduan, disco-foruma formula bitxia da. Diskoa jartzen dizute eta ez dago handik altxatzerik.  Hau da, baduzu hanka egiterik, noski, baina mezara joaten zarenean, ez da tenplua utzi behar amaiera iritsi arte. Jendea duzu alboan, baina pertsona bere bakardadean egotera derrigortua dago. Onerako. Kafea eta galletak dituzu musikaren lagun.

Gero, atsedenaldi labur baten ondoren, Giorgiok gitarra berria hartu zuen eta ekitaldirako propio egindako bost kanta gehi lau bertsio jo zituen. Urduri egon zela esan zigun. Bide zailetan barna ibiltzearen ajeak dira horiek.  Etxeko bakardadetik jendaurrean aritzera, bada salto bat.

Dena den, gustura entzun (ge)nituen kantak.kafea eta galletak (9)

Oharra: argazkiak Giorgioren galeriakoak dira.

Eguneratzea. 23:00. Giorgiok erantzunetan utzitako bideoa itsatsiko dut hemen azpian.

iturri
iturri dio:
2009/02/21 02:13

Kaixo Xaus:

Bakarrean egon naizenez, ez dakit nola planteatzen dituzten besteak. Diskoa entzun aurretik ongi etorria ematen ziguten antolatzaileek. Gero, diskoa oso-osorik entzun genuen eta ondoren iritzi trukea tokatu zen. Lehengoan ez genuen asko hitz egin, dena dela. Diskoa apabullantea delako? Agian.

bassmatti
bassmatti dio:
2009/02/17 11:01

Abesti ezkutua: http://www.youtube.com/watch?v=TUd5uGnF3T0

Xaus
Xaus dio:
2009/02/19 21:34

My Bloody Valentineren diskoa kristorena da, baina ez dakit nolako esperientzia izan daitekeen 45-50 minutu egotea halako disko bat jende artean entzuten. Komentarioak-eta egiten dira disko forumetan? Edo isil-isilik diskoa amaitu arte? Ideia moduan polita, baina praktikan oso gozagarria da?

ibon, kafeterua
ibon, kafeterua dio:
2009/02/17 13:47

Askotan blog honetatik paseatu, aurrez aurre ezagutu eta gaur arte jakin ez zu zinela...urte askotarako, segi harrikada eder honekin

Xaus
Xaus dio:
2009/02/23 13:43

Ba hala izango da. Disko gutxi egongo dira Loveless bezain apabullanteak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter