Blogak
Kirmen Uriberen kontu arruntak
2009/03/12“Esan zeure-zeureak diren kontuak, esan, horrek du benetan garrantzia. Ez lotsatu. Gainontzeko guztia arrunta da, egunkarietan ageri dena“(Elias Canetti). Estrictu sensu ez dut uste arrunta izatea denik, hain zuzen, egunkarietan agertzeko meriturik handiena, baina bat nator Kirmen Uribek bere eleberrian islatu nahi duen egunerokotasunaren garrantziaz.
Abaurrepea - Emagin bat eilalami artean
2009/03/12Aezkoako eilalamiak, misteriotsuak, ederrak, erakargarrixak eta arriskutsuak. Bat kumia izateko dagola, emagin bat juaten jako zulora emagin biharretan. Biharra egiñ eta gero, lan-sari berezixa jasoko dau. Gaiñera, etxera bueltan atzera ez begiratzeko agintzen detse. Bestela...
Hogeita hamar urte
2009/03/12Felix hil zela hogeita hamar urte bete ziren pasa den urtarrilaren 31n.
Petrolio amaigabea
2009/03/12Begoñak berrogei urte daramatza petrolio-sektorean eta laster erretiratzekotan dago. Orain dela hogeiren bat urte aurreratu zioten ez zuela bertan jubilatzerik izango, petrolioa dezente lehenago ahituko zelakoan. Baina, honez gero, bera lehenago etxeratuko da petrolioa burutu baino. Hain zuzen, zenbait adituk dioenez, oraindik ere barrena beste berrogei urterako erreserbak geratzen omen dira… egungo teknologiaz.
Alkateari galderak
2009/03/10Miguel de los Toyos Eibarko alkateari galdera batzuk luzatu dizkiogu, idatziz (gazteleraz). Udaletxean sartu dugun testua (2574 zbk.) ekarri dugu hona.
Goran Rupert!
2009/03/10Goran Bregovic eta Rupert Ordorikan atmosfera gozuetan dzapart eginda, gaurko saiuan Jules Vernek Alexandre Dumas ezagutu zebanekua entzun dogu; Zapiaiñen abots inplakabliak puten aldeko aldarrixa bota dau; bertsiño jokuan, Estar Guay en el Cielo zer dan ezagutu dogu, Led Zeppelin eta Dread Zeppeliñen interpretaziñuetan. Plaentxiako Pedro eta Margaritak maisu errelijiosuen zigorren gaiñian dabiz. Dana merke-merke, zure sukaldeko irrati koipetsuan edo pixelez betetako ordenadore horretan entzutzeko.
Argazkia
2009/03/10Azken euskal legealdiaren argazkirik adierazgarrienetakoa, segurutik, Ibarretxek, Azkarragak eta Madrazok osatzen zuten Kontseilu Politikoarena izan zen. Neri ez zitzaidan sekula argazki hura gustatu. Beti uste izan nuen Eusko Jaurlaritzaren nahiz hitzetik hortzera aipatu ohi zen euskal gizartearen ildo zentral hartako alderdi nagusiaren ordezkaria falta zela bertan.
Nire treneko laguntxoa
2009/03/09Garraio publikoak hori dauka, publikoa dela eta jendez beteta dagoela.
Basajauna adarra jotzen
2009/03/09Aste honetan abenturian atiak barriro zabaldu diraz. Nabarniz eta Aulestiako lurren azpittik doian sistema erraldoian billa hasi gara barriro, oin dala 16 urte lagatako pistei jarraittuta:
