Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euroerregioen aukera

Euroerregioen aukera

Amatiño 2009/06/05 13:50
Europar hauteskundeak direla eta, Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak Euskal Herri guztia bilduko lukeen “euroerregioa” aldarrikatu du. Auskalo aukera hori jorratzerik ote dagoen honez gero, bazterrak larregi gaiztotu baitira azken urteotan. Baina, edozein modutan, nik nahiago euskal euroerregio apala oraingo egoera petrala baino. Aukera hoberik duenak esan dezala.

Harrigarria da gero, euroerregioen aukerabideak zein zale gutxi izan duen gurean. Eta denok gara segurutik errudunak. Zenbait gutxiegitzat alboratzegatik eta beste hainbat, berriz, gehiegitzat jotzeagatik. Kontua da, ordea, hogeita hiru urte joan direla Hego eta Ipar Euskal Herria Europako Batasun berean elkarrekin aurkitu zirenetik hona eta, tamalez, distantzia politikoak ez dira geroztik murriztu, areagotu baizik.

Geurean euren berririk ez izan arren, Europar Batasunaren baitan  hirurogeita lau euroerregio inguru daude. Espainiar Estatuan ez da eredu hau batere landu baina, esate baterako, Alemaniako muga-eskualdeak hemeretzi   euroerregioren partaide dira; Polonian ere molde bereko hamalau egitura daude indarrean; Austrian, berriz, hamaika eta Suedian, hamar, etab.

Euroerregio hauek ez dute ezein kasutan lege-ahalmenik edo berezko jaurlaritzarik, baina bertako herrialde, eskualde eta hirien aginte-botereaz baliatu ohi dira hainbat egitasmo, garraiobide edo zerbitzu amankomunatu elkarrekin bideratzeko.

Nik neuk bertatik bertara ezagutu nuen lehen euroerregioa Euregio izan zen, Alemania eta Herbehereetako muga-eskualdeek osatua. Guztira 3,4 milioi biztanle inguru, 13.000 km koadrotan. Sortu, 1958 sortu zen eta nik neuk 1978an bisitatu nuen kazetari gisa. Esperientzia guztiz praktikoa iruditu zitzaidan. Euskal jarrera ideologizatuaren ikuspegitik Euregioren helburuak guztiz artifizialak, arrazionalak eta funtzionalak dira, baina, hori bai, hiritarren eguneroko arazoak konpontzeko balio dute.

Hala ere ez pentsa gero Europako Batasunaren altzopean indarrean dauden euroerregio guztiak artifizial hutsak direnik. Badira beste batzuk historia bateratua izan dutenak eta betidanik berezko izenaren jabe izan direnak, Silesia, Carelia, Pomerania eta Raetia, esate baterako.

Segurutik batek baino gehiagok garbituko nau baina, besterik ezean, nik nahiago euskal euroerregio apala oraingo egoera petrala bezain antzua baino. Aukera hoberik duenak esan dezala.

 Euregio, 1958an sortua

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/06/12 10:05

Begira, nire ere subkonzienteak ere eragin dit esatea Patxi Lopez irabazi duela hautezkundeak. Begira hautezkundeak izan baino lehen post hau idatzi nuen nire bloguean, Oikoumenen : http://oikoumene.nireblog.com/post/2009/01/29/fordismo-politico Hori da pentzatsean dudana.

  1. s : Esan mesedez ea ondo "blogeatzen" dudan euskaraz? Ez nago ohituta eta zure blogean bakarrik mintzatzen naiz euskaraz. Ez dakit nola baina "portu" honotera heldu nintzen :-) Ez dakit ondo ulertzen zaidan ?

Egun ona izan.

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/06/12 00:25

Beno, ba niri irudipenak badira, gustatuko litzaidake ezagutzea zein den EAJ-ren jarrera ofiziala.Irudipenak hala ez , inguruan sentitzen ditudan lau joera dira EAJ-ko bozkatzaileen arten...Eta zer dago gaizki ? Uste dut gaizki hartu duzula gauza hain aberatsa .. Alderdi Popularrean zenbat joera daude ?? Gauza batean , behintzat nirekin adoz egongo zara, euskal herritarrek erabaki behar dutela bere etorkizuna eta hau ez dela bakarrik lau urtera erabakitzen papertxo bat kutxa batean sartzen ... Adibidez konstsulta. EAJ-K kontsulta defendatzen du herria eraikitzeko tresna bezala, edo ez ? Orduan zein da arazoa ? Nik esan nahi nuena horixe zen hain zuen , herri bar eraikitzeko zerbait gehiago behar dela bozketa tradizional bat baino...Agian horrexegaitik, jendeak eraikitze-sentimentu hori ez izanda ez du ia ia parte-egin izan dugun europear hausteskundeetan....

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/07 13:25

Egia diozu. Kontua ez da izena, izana baizik. Eta "zer egin nahi dugun danon artean" delako lelo hori hauteskundeetan neurtzen da. Ez dut beste sistemarik ezagutzen. Zuk bai?

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/06/09 22:25

Nik bai, izan ere hori zen Ibarretxe lehendakariaren sistema edo modeloa herria behetik eraikitzea eta ez goitik orain arte izan den moduan bai Espainian, Europan ta baita Euskadin. Ibarretxeren Sistema hau zen, herriak erabakita danon artean eraikizeta, batzea : Askasunesko Asoziazioa.

Gaur egun, eta ez hartu txarto, mesedez, badirudi zure alderdian lau jarrera daudela :

  1. Jarrera Regionalista, honen adierazle nagusia Bilboko Alkatea, Azkuna. 2. Jarrera Autonomista, honen adierazle nagusia alderdiko lehendakari ordea, Imaz Jauna. 3. Jarrrera Konfederalista edo Askatasunesko Asoziazioa, adierazlea, Ibarretxe lehendakaria. 4. Independistak. Egibar Jauna.

Berriro eskatzen dizut, ez txarto hartzeko (beharbada ikuspegi sinplista da), oso ikuspegi pertsonala da hau. Ziur, ziur gehienek ez direla nirekin bat-etorriko. Beno, galdetzen zenidan ea beste sistemarik ezagutzen dudan eta hemen lau jarri dizkizut. Nola gustatuko litzaidake niri Europa eraikitzea ? Ba, Hirrugarren bidetik, bai Espaina eta Europa. Nik uste lau bide oso ezberdi direla, hirugarrena izan daiteke poliki-poliki doana, baina adibidez horrela egin ziren Ameriketako Estatu Batuak, eta horretarako ia bi mende behar izan ziren, gerra zibila barne... Gauzak ezin daitezke hain arin egin. Zelako legitimitatea dauka hamar hiritarretik hiru bakarrik bozkaztzeak??? Erreferendum, kontsulta eta partizipazio handiagoa behar da, bide luzea, baina beno.

Ondo izan.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/10 21:25

Kontua ez da nik txarto ala ondo hartuko ote ditudan zure irtziak, argi ala ilun baizik. Eta, zoritxarrez, ilun samar ikusten ditut.

Batetik, zuk EAJn sumatzen dituzun lau jarrera horiek zure irudipena dira, baina nekez aurkituko dituzu EAJk indarrean dituen testu ofizialetan. Aurkitzen baldin badituzu esan non eta kitto. Eta ez badituzu aurkitzen nik esango dizut non bilatu. Gainerako guztiak esne-berbak dira.

Bestetik, "zer egin nahi dugun danon artean" (zure) leloa hauteskundeetan neurtzen dela esan nizun eta baita zuk beste sistemarik ezagutzen ote duzun galdetu ere. Eta zure erantzuna: "Nik bai, izan ere hori zen Ibarretxe lehendakariaren sistema edo modeloa herria behetik eraikitzea..." Bapo. Eta zergatik ez da egiten?

Auzi honetan eztabaidan dagoena ez da "zuk" edo "nik" zer nahiago genukeen,"zer egin nahi dugun danon artean" delako (zure) leloa zelan jakin eta erabaki baizik.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/12 01:34

Errespetu, begirune eta maitasun guztiaz, ene iritzi apalez zerbait adierazten duzun bakoitzean gai edo arlo berriren bat ezartzen duzu eta, elkarrengandik gero eta hurbilago egon beharrean, gero eta urrutiago gaude. Gatozen berriro harira.

Berriz diotsut, hasiera beretik bat nentorren zurekin "zer egin nahi dugun danon artean" delako (zure) proposamen horretan. Ene ustez, hori egin ahal izateko, lehen eta behingoz, hauteskundeak irabazi behar dira. Eta ez Gipuzkoan edo Bizkaian soilik. "Denon artean" denon artean da. Zuk uste duzu, ordea, ezetz. Bapo. Auskalo nork duen arrazoia. Baina nik behintzat badakit zergatik ez dugun lortu nahi genukeena lortzen: hauteskundeak irabazten ez ditugulako. Baina, hauteskundeak irabazi gabe lortu daitekeela uste duzuenok... zergatik ez duzue lortzen? Ez dut ulertzen.

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/06/12 09:53

Beno, ojala hain erraza balitz, hori egia da !! Lehenengo esan behar da, EAJ-k irabazi duela hauteskundeak, ez beste inork. Orain dela hilabete batzuk , EAJ genuen hiru Aldundietan eta Gasteizko Gobernuan era. Inolako arazorik gabe, Euskal Lege Biltzarretik atera zen legea eta Madrilen gelditu zen, hautezkundeak hemen irabaizita, legebiltzarran gehiengoa izanda . Hori dan a hautezkundeak irabaziz gero, eta zertarako ... Badirudi hemen gauzak egiten direla, baldin eta nor dagoen Gasteizen. Orain Patxi Lopez dagoela badiote transfertenziak etorriko direla . Hauteskundeak irabazi du bai. Ez dut esan hauteskundeak ez direala beharrezkoak, esan dudana da beste tresna demokratikoak erabili behar direla ere, bai, denon artean eraikitzeko...Kontua da, nire ustez, batzuk ez dutela "denon artean eraiki nahi", gainera gutxiengoa da hau, gutxiengoa gehiengoari bere ikuspegia ezarritzen ari zaiola....

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/06/07 04:36

Ez nago ziur baina gaur egun ez dado euroregio bat Euskadi , Nafarroa eta Aquitania artean , behintzat logistika arloan : http://www.deia.com/es/impresa/2004/11/18/bizkaia/ekonomia/33029.php

Kontua agian ez da izena, baizik eta zer egin nahi dugun danon artean, gure eskubideak defendatu gure nortasunetik,.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: