Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euskal kantagintzaren egoera penagarria

Euskal kantagintzaren egoera penagarria

Mikel Iturria 2009/06/01 23:12
Pasa den astean, maiatzaren 27an, Jabier Muguruzak hitz egin zuen musika sorkuntzari buruz.

Kristo guztia Bartzelona-Manchester norgehiagoka ikusten zuen bitartean, Jabier Muguruza Donostian egon zen musika sorkuntzari buruz hizketan Literaktum jaialdian. Dirudienez, gaia ez zaio jende askori interesatzen, baina amaiera aldean egondako debatea ekarri nahi dut gogora: euskal kantagintzaren egoera.

Jabierrek berak esan zuen kezkatuta zegoela eta Joseba Tapiaren hitzak aipatu zituen: kantagintza hilzorian dago gure herrian.

Industria bera ere txikituta dago. Jabier diskoa grabatzera sartuko da datorren hilean eta ezin izango omen du bertako etxe batekin atera (Elkar diskoetxearekin argitaratu zuen aurrekoa). Kanpora joan behar ei du hurrengo lanarekin ere. Han gutxienez, baldintza duinak lortu baititu.

Jendartean geunden batzuk esan genion ea bitartekaririk gabe ez ote zen errazago izango. Nik esan nion badagoela musikari euskaldunen bat oso gustura mugitzen dena diskoak auto-produzituta munduan barrena (eta ez nintzen bere anaiaz ari).

Baina berak ez du gaia horrela ikusten. Uste du errespetua galdu zaiola abeslariari. Begirune handiagoa somatzen du Katalunian, adibidez. Baina segidan aitortu zigun Kiko Veneno, Martirio, Pablo Guerrero eta enparauak apenas dabiltzala zuzenean azken bolada honetan.

Bukatzeko, duela gutxi Xabier Leteri eginiko elkarrizketan, honek esandako hitzak ere errepikatu zituen: Ez Dok Amairu mugimenduaren garaian erabilita sentitu zirela. Aitzakia hutsa ginen.

xabi zura
xabi zura dio:
2009/06/02 03:07

bai, bai. egoera nahiko kaxkarra da. gaztetxoagoek ere nabaritzen dugu krixia!! disko salmentari eta zuzenekoei eragiten die. halaere, musika beti bezela edo gehiago entzuten da. interneten noski. soluzio gutxi oraingoz: jendea etxekoiagoa bihurtu, disketxeak egoera gorrian salmenten beherakadagatik, orduan diskoak grabatzeko baldintza txarragoak.... etabarra luzea da.

hala ere itxaropena dut buelta eman ezkero egoerari (eredu berriak, bitarteko berriak) euskal musikagintzak egingo duela aurrera.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/02 02:24

Bai, Xabier Letek horrelako zerbait salatzen du bere elkarrizketan, baina ez da Ez Dok Amairu taldearen sorreraz ari, 1978tik aurrerako giro ideologizatuaz baino. Ene ustez, Ez Dok Amairu mugimenduaren egiazko indarra aurreko hamar-hamabi urteetan zehar izan zen, ez trantsizio demokratikotik aurrera. Eta, aurreko hamarkadan (1966-1976), nik ez dut uste inondik ere "aitzakia hutsa" izan zirenik, erabateko funtsa baizik. Nere belaunaldiaren erabateko ardatza behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter