Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Radugga beach party

2009/06/10

Doministikuka, ahuntzen modura, Libertario Coscojalesen istorixak entzun doguz, Mojinos Escoziosen doiñuekin. Bertsiño jokuan, "No se que hacer contigo", Barricada eta Loquillo. Waliñon ipoiñetan, "Zaporea" dastatu dogu, Cheikh Lo-n musikiakin. Eta amaitzeko, Mª Rosario Mujika ordiziarrak kontau desku zela barre egitten zetsen kalian, basarriko hizketia egittiangaittik.

Radugga beach party - Gehiago irakurri

Omenaldiak

2009/06/10

Ekainaren 7an Pepe Rubianesi omenaldia Bartzelonan. Ekainaren 12an Mikel Laboari Donostian (Antiguan, of course).

Omenaldiak - Gehiago irakurri

Etxeko erreginak

2009/06/09

Gurean emakumeak dira nagusi. Guztira bost: isilpoltsa-erregina, bi aginte-erreginak eta oraindik bururik lar altxatu ez duten hiru printzesak.

Etxeko erreginak - Gehiago irakurri

Euskal energiaren indarra

2009/06/07

Joseba Grajales gasteiztarra da. Inor gutxik ezagutzen du eta Wikipedian ez du batere sarrerarik. Baina Joseba Grajalesek azken aste honetan sinatu du, Cristina de Kirchner lehendakariaren, Argentinan hurrengo urteetan Guascor enpresak egingo duen munduko parke eolikorik handiena. Guztira 400 haizerrota edo 1.700 milioi euro.

Euskal energiaren indarra - Gehiago irakurri

Galtzeimer (XXII) Urtebete

2009/06/06

2008ko ekainaren 5ean egin zioten aitari ebakuntza belaunean.

Galtzeimer (XXII) Urtebete - Gehiago irakurri

Euroerregioen aukera

2009/06/05

Europar hauteskundeak direla eta, Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak Euskal Herri guztia bilduko lukeen “euroerregioa” aldarrikatu du. Auskalo aukera hori jorratzerik ote dagoen honez gero, bazterrak larregi gaiztotu baitira azken urteotan. Baina, edozein modutan, nik nahiago euskal euroerregio apala oraingo egoera petrala baino. Aukera hoberik duenak esan dezala.

Euroerregioen aukera - Gehiago irakurri

Eibarko zezen-plaza zaharra

2009/06/04

Azkenaldian erdi-lo daukat bloga. Eibarko zezen-plazaren argazki zahar bat aurkitu dudala, eta hortxe aitzakia post baterako.

Eibarko zezen-plaza zaharra - Gehiago irakurri

Aurkariak eta etsaiak

2009/06/04

Hogeita hamar urte luze bai, euskal esparruan “denetik bi” izateko dugun zoritxarreko joera salatuz zutabetxoa idatzi nuela. Garai hartako panoramaren arabera, bi ETA, bi ELA eta bi euskal akademia aipatu nituen adibidetzat. Hurrengo hamarkadan bi EAJ sortu ziren; geroxeago, berriz, ezker abertzale bi; orain hurrengo ezker batu bi eta atzodanik, ostera, EA bi. Gurea mortala da gero.

Aurkariak eta etsaiak - Gehiago irakurri