Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Panikua Trakamallen

Panikua Trakamallen

Oier Gorosabel 2009/07/22 08:35
Lehengunian "inzidente" bat izan neban Trakamalleko haitzuluan sarreran, Amoroton. Ozta-oztan egon nintzan kaka fraketan egitteko, eta hau da handik kanpora errejistruan idatzi nebana.

 

09-VII-18: Urtza, Bikain, Gotzon, Oscar eta Oier.

 

Panikua Trakamallen.

 

Altzamenduko Urteurrena dalako, edo sei hille naroiazelako bertan sartu barik, atzera egin bihar izan dot Trakamalleko sarreran, bildurrak eraginda. Ez nintzan nere buruan jabe. Ordu larengo tartia izan bada be, liburua idatzi ahal izango neuke bertan sentidutakuan gaiñian.

 

Ur potzua pasau eta lehelengo sigi-sagan estu juan naiz, baiña ondo. Xelebria da: oiñ, hotzian, klaru dakat sarrerako estrukturia, baiña bertan razionaltasuna galdu egitten dot. Oskarri esan detsaten moduan: bere galderak ez nittuan aitzen, beste gauza bat nekan buruan. Eta ez dakitt zergaittik baiña buruan sartu jata horixe zala paso estuena, sarrerakua; eta pozik ibilli naiz, zelako ondo pasatzen neban, teknikia erabiltzen ez nekatzeko, Bikain nundik pasatzen ziharduan begiratzen... horman nahitta trabatzen nintzan, eroso, deskantsau ahal izateko. Halako baten baiña, bigarrengo deskantsillora allegau naiz: bummm, malluan kolpia buruan. Benetako estuasun fisikua hor hasten dala konturau naiz, eta estuasun mentala igotzen hasi da. Harmaillia ikusi dot, eta listua tragatzen nabil Bikain gaiñetik pasatzen ikustian, bidoi haundixa pasatzeko burruketan. Ni zain, ez dakitt zeren zain (¿bidoia ez ete da pasauko eta ez al dogu atzera urtengo?). Baiña ba doia aurrera Bikain, eta bere irudixa txikitzen dakat betaurrian. Metro batera dago, metro bira, hiru metrora. Hasieran nundik pasatzen diharduan dakust, baiña gero meandruak ezkerrera egittian bistaz galtzen hasi naiz: eta siñistueziñezkua egitten jata hortik pertsonia pasau leikianik be. Nere buruak baietz diño, baiña nere begixak ezetz. Lehelengotz saiatuko naiz: ba noia aurrera, baiña segiduan, maillara heldu baiño lehenago be, atzera egitten dot. Blokeauta nago. Lehengo lekuan, erdi etzinda eta horma biren artian apalankauta nago, fisikoki eroso baiña burua fundiduta. Burua zurixan dakatela, ez dakitt zenbat denpora pasau dan atzekuen arrastada hotsak entzutzen dittudazen arte. Gotzonen argixak zeozer egittera derrigortzen nau: ni hor ba nago, bera ezingo da pasau-eta.

 

Deskantsillo honetan dago buruari bueltia emoteko azken aukeria. Hortik aurrera, eta sei metro interminablietan zihar, burua harrapauta izatian sentsaziño terrorifiko hori sentiduko dot. Bigarrengo saiakeria: ba noia aurrera, baiña ez dakitt zer gertatzen dan, korputzak ez desta responditzen, guzurra dirudi hamendik hamaika bidar pasau naizela. Nere burua hain larrittuta ikustiak ondiok gehixago larritzen nau. Gotzonei aurretik pasatzeko eskatzen detsat, baiña honek galerixan atzera egittia eskatzen dau, lehelengo deskantsillora, pertsona bi kruzau leikezen azken gunia.

 

Oscar allegau da be. Bertan egoten gara tarte baten, nik pizkat deskantsatzeko. Baiña ni ez nago kantsauta, eta hori da bildur gehixen emoten destana: ez da fisikua, dardar hau guztiz mentala da. Guazen barriro: bestetan legez, Gotzon aurretik ikusitta hobeto jakingo dot ze alturatan dagon pasua. Oinguan maillara gehixago hurreratu naiz, baitta gaiñian ipiñi be, baiña barriro blokeau naiz. Nere buruak teorikoki zer egin bihar dan badakixan arren, hankak eta besuak izugarri torpe igartzen dittudaz, eta Gotzonek petatia pasatzeko eskatzen destanian be, ixa-ixa ez naiz kapaza. Oinguan Oscar atzian dakat be, edozertan laguntzeko prest. Nik jakin ba dakitt ez dagola arazorik, trabauta geratu ezkero be aurreko eta atzekuan laguntzaz askatuko nintzakela. Baiña ezinttasun haundixa dakat, ezinttasun mentala. Gotzon nere aginduen zain dago, petate bixak hartuta, aurrera juateko edo ez. Bere oiña arpegittik metro erdira dakat. Aurrera juateko diñotsat, berari jarraitzeko asmoz; baiña pixkat urrintzen danian, mailla gaiñetik mobitzeko kapaza ez naizela konturatu naiz. Gotzon pizkat aurreratu da, eta horrekin bistatik galtzen hasi naiz. Panikua. Ba noia kanpora; momentuan pentsau dot, taupada indartsu legez, eta ba dakitt onena dala. Bildur larregi dakat.

 

Oskarri be atzera egittia eskatu detsat, eta deskantsilluan aurreko hirurengandik agurtu naiz. Tamalez bateronbatek petate bi eruan biharko dittu, edo bestela kargia berrantolatu. Ni ba noia kanpora. Ez nago triste. Egixa esan, meandro hau sekula barriro pasau ezingo baneu be, oiñ arte bertan bizi izandakuan poza nagusitzen jata. Iñoiz, lortu neban nere bildur maximua gainditzia, eta ez baten bakarrik: bi, hiru, lau... noaki zenbat bidar ziharkatu izan dot nik Trakamall, nere “bestia negra” gaiñian zaldun ibillitta.

 

Kontauko dabe bestiak barruan zer bizi izan daben gaur. Ni hamen nago, kanpuan zain superfizieko erloju alperren ritmuan.

etiketak: espeleologia
ramon
ramon dio:
2009/07/27 10:56

Une hoietan sentitzen den erioaren deskribapen ona. Hori zer den badakigunok behintzat hire estutasun hori ederki bizitzeko moduan idatzi dok. Estu ta larri eh?, inportantea ala ere erabaki ona hartzea zen: kanpora atara. Hor egongo da berriz ere eta seguraski besteren batean ere pasatuko dok oraindik, burua aurrez pizka bat prestatuz, bizi izan duan tentsio hori bide honetik bideratu eta aurrera egin ahal izateko-

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024