Blogak
Eibar 1937 pelikulan
2009/03/23Banekien, bai, irudi hauek existitzen zirena. Telebistan ere ikusi nituen orain dela 5-6 urte. Orain YouTuben jarri dituzte. Hementxe duzue, Eibar, 1937ko apirilean. Hau da, sutan, "liberazioaren" egunean.
Euskara, berandu
2009/03/23Fotolog.com euskaratu dute duela aste batzuk. Argazkiak.org sortu denean, erabiltzaileak Tuentira joan direnean, eta Tuenti euskaratzeko eskatzen ari direnean. Eibarren esaten den moduan: 'Ura juandakuan, presia'.
Urkulun txorittan
2009/03/22Atzo Urkulun egon giñan, udabarri hasieria ospatzen. Arratsalde ederra. Umiekin gozatzeko aproposa. Eta txorittan eitteko aukeria be euki genduan.
"Gazteak" telesaila, laster ETB3-n!
2009/03/22Ea euskaraz aspaldi botatako beste serie batzuk ere berreskuratzen dituzten...
Besarkada apurtuak
2009/03/22Bi ordu libre, Callao zine-aretoa parean, eta bost minututan hasten zen pelikula bakarra. Patuak Almodovarren azkena ikus nezala nahi zuen, "Los abrazos rotos".
Armiñonen "Euskara Añanan Mingainean" festa
2009/03/22. 2008 urtean "XIII. Euskara Añanan Mingainean" festa, orduan Armañonen. Egun ederra ikuskizunez gozatzeko, parte hartzeko eta familian gustora egoteko. Familian egun pasa egin nahi duzuela irailean? Aukera ona.
Gorka Agirre, erbestearen seme
2009/03/21Sasoiko lore, garaiko fruitu, zirkunstantzien kimu eta erbestearen seme, Gorka Agirre bart hil da Bilbon, 60 urte bete berri dituen aste berean. Agirre lehendakariaren iloba, Anberesen jaio zen 1949an eta Ekonomiaz lizentziatu Lovainako Unibertsitatean. Euskaraz, flandrieraz, frantsesez eta espanieraz mintzo zen txiki-txikitandik eta europar egitasmoan buru-belarri sinesten zuen abertzalea izan zen. Baita euskal abertzale guztien arteko egitasmo bateratuaren aldarrikatzaile ere.