Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hiru zikloturisten balentria

2009/08/19

Garoa liburudendaren webgunean topatutako harribitxia.

Hiru zikloturisten balentria - Gehiago irakurri

Urumea flumena

2009/08/18

Huesca hiritik Barbastrora bidean horra, eskuin aldean, seinalea: "Río Flumen*". Hau da, euskaraz, Ibaia ibaia, flumen ur-korrontea baita latinez. Eta ia oharkabean gogoratu naiz nonbait irakurria dudala "Río Urumea" ere antzerako errepikamena dela, Ibaia ibaia alegia, ur-umea ideia berbera delakoan edo. Baina, ondorioz, ekuazio matematikoa zera litzateke: Flumen ibaia = Urumea ibaia baldin bada… Flumen = Urumea ote?

Urumea flumena - Gehiago irakurri

Amaiur - San Pedroren gosea

2009/08/18

Barriro be, Jesus "aluak" San Pedro "zakillari" bizitzako ikasgaixak erakusten jarduten dau. Oinguan ondoko herriko festetara bialdu dau, eta topatzen dabenakin konformatzia zer dan ikasi dau San Pedrok.

Amaiur - San Pedroren gosea - Gehiago irakurri

Politikarien zalaparta 2.0

2009/08/18

Patxi López-en 100 egunak ospatu asmoz eginiko twitterizketaren zalapartak isildu zirenean, Urkulluren apunte batek arnasa eman dio berriro gaiari.

Politikarien zalaparta 2.0 - Gehiago irakurri

Kanti peaten

2009/08/16

Duela sei bat aste ateratako argazki batzuk igo ditut flickr-era. Gipuzkoar koadrila baten despedida Ondarroako kaleetan barna.

Kanti peaten - Gehiago irakurri

Guayabera

2009/08/16

Segurutik blog honen irakurleak, gaztea eta europarra denez gero, ez du guayaberarik armairuan izango. Nik bai, ordea, eta ez, noski, zaharra eta amerikarra naizelako, adiskide mexikarrak ditudalako baino. Betidanik gustatu izan zait guayabera, gazte-gaztetandik, bai behintzat nere aita zenak Mexikon, Kuban eta Filipinetan zituen lagunak Eibar nahiz Bergara aldera guayabera soinean zutela urtean behin etortzen ziren garaietatik. Berrogeita hamar urte bai, barrena.

Guayabera - Gehiago irakurri

Danny Hoch berriro

2009/08/15

2005ean astebete pasa zuen Donostian hip-hop antzerkigile honek.

Danny Hoch berriro - Gehiago irakurri

Ordenadagailu eta guztiko ile-apaindegia

2009/08/15

Lehen, ile-apaindegira joaten ginean, galdetu ohi ziguten: “zelan nahi duzu?” Eta erantzun egokia asmatu ezinean jardun izaten genuen, benetan zail samarra baita era horretako abstrakzioari erantzun zehatzik eman ahal izatea. Orain, berriz, erantzuna askoz ere samurragoa da, galdera ere askoz ere zehatzagoa da-eta: “egunkaria, aldizkaria ala ordenagailua?”

Ordenadagailu eta guztiko ile-apaindegia - Gehiago irakurri