Blogak
Judith Jauregi eta Kirmen Uribe, elkarrekin baina ez nahasiak
2009/08/23Segurutik Chillida Lekuko Zabalaga baserria ez da munduko auditoriumik ederrena, ezta Judith Jauregi pianojolerik onena edota Kirmen Uribe poetarik finena ere; baina, tira, seguru gero badela munduan leku eta programa traketsagorik abuztu arratsaldean ordu t’erdi atsegin pasatzeko.
Ez dok hamabost
2009/08/22Edozein iritzi, ekintza, jarrera edo jokabideren aurrean izan daitezke iritzi kontrajarriak. Kontrajarriak diot, elkarren kontrakoak, elkarren antipodetan daudekeen irizpideak alegia. Baina zenbaitetan, ordea, iritzirik ezberdinenak ez dira kontrajarrienak izaten, alderatzerik ere ez duten bestelako planoetan ari direnak baino. Oteiza eskultorea eta Plazaola estetika-katedratikoaren arteko anekdota, adibidez.
Politesse falta
2009/08/22Julio Ibarrari Ion Orzaizek eginiko elkarrizketa ageri da Nabarra aldizkariaren 101. zenbakian. Abuztukoa.
Sozialismo aurrera
2009/08/21Gaur, orain dela berrogeita bat urte, “sozialistako lagunak” Varsovakiako itunan irritsi zuten Txekoslobakiako herria “askatu”. Kontra-iraultza eta herriaren “etsaiak” baketu.
Euskal Sena
2009/08/20Saio honetan, batez be musikia: EEBB hegoaldeko Molly Hatchet, eta kantu soltiak. Halan be, Bharat herrialde zoragarrixan izen aldaketia ezagutu dogu (1de3). Gero, euskal indiosinkrasian oiñarri dan trikitixa italianuak lagunduta, "Nor-nori-nork" emon deskue Gozategik; Manolo Eskobarren ordaiñakin noski ("El porrompompero"). Josu Waliñokin kresal usaiña hartu dogu, "Ura" ipoiñakin. Eta amaitzeko, Bergarako Maria Pilar Larrañagakin Union Cerrajerako urte onak gogoratu doguz (ahotsak.com).
Ekain-en lehen hiztegia: 50 hitz
2009/08/20Bi urte irailean egingo ditu eta azken asteotan hizketan hasi da Ekain. Momentuz hitz solteak eta esaldi sinple-sinpleren bat. Orain arte esaten dituen hitzen zerrenda egin dugu.
Gasteizko jaiak 2: Bigantxak eta (umeekin goiz bat)
2009/08/20. Hemen plan bat goiz bat umeekin pasatzeko: lehenengo bigantxetara joango gara, gero azoka arabiarrera (Aiara plazan) eta bukatzeko Peñaflorida plazara, txotxongiloak eta Gargantua ikustera.
Urumea flumena
2009/08/18Huesca hiritik Barbastrora bidean horra, eskuin aldean, seinalea: "Río Flumen*". Hau da, euskaraz, Ibaia ibaia, flumen ur-korrontea baita latinez. Eta ia oharkabean gogoratu naiz nonbait irakurria dudala "Río Urumea" ere antzerako errepikamena dela, Ibaia ibaia alegia, ur-umea ideia berbera delakoan edo. Baina, ondorioz, ekuazio matematikoa zera litzateke: Flumen ibaia = Urumea ibaia baldin bada… Flumen = Urumea ote?
