Blogak
Googlek ez ditu Egoibarraren erabilera baldintzak betetzen
2009/11/05Webgune berria du orain Egoibarrak, eta nire ustez txukun geratu da. Beharra ere bazuela esango nuke. Elegante. Baina, ze pena! Harrigarria badirudi ere, halaxe da... ohar legalari kiratsa dario.
Obamaren aparkalekuak
2009/11/04Komunikabide guztiek aztertzen dihardute gaur Barack Obama presidente amerikarraren urtebeteko balantzea. Funtsean auzitan dagoena zera da: Etxe Zuriko aparkalekuan egoki ote dagoen, handiegi ote zaion ala agindutako aldaketak egiten behingoz asmatuko duen. Izan ere, Obamaren curriculum politikoa aparkalekuei atxikia egon izan da hasiera-hasieratik. Bai, behintzat, 2000 urtean Los Angelesen bildutako Demokraten Nazio Batzarrera joan eta… aparkalekuan sartzerik utzi ez ziotenetik. "You can't".
Cien idiotas donde irán
2009/11/04Genozida: ¿kolektibo bi akabau nahi? ikasi frantsesengandik. Marraskillua janda, han geratu zan barian suertia kontau desku Josu Waliñok: "Txoria". Duncan Dhuk "Cien gaviotas" emon badesku, El Reno Renardok "Cien idiotas" desternillantia. Jean Michel Jarre eta Luar na Lubren musikiakin, Joseba Garate zumaiarrak kontau desku sagarrak eta moniatuak okindegiko labara eruaten zebenekua.
Babiloniako loreak
2009/11/04Larunbatean eta igandean egon zen FTIko troupe-a Egiako Gazteszenan. Babiloniako loreak emanaldian, aretoa lepo bi egunetan.
Athletic-en nahi eta ezinak
2009/11/03Haritz Gallastegi kazetariak dioenez, Iraizozek eskuarekin nahi izaten ditu baloiak geratu, Llorentek buruarekin golak sartu eta Amorebietak hankarekin segan egin. Behar bada, horregatik ari da gure Athletic horren estu-mestu eta nora ezean. Eskuz, buruz eta hankaz jokatzen ikasten duen egunean hobetotxoago asmatuko al du!
Elkarrizketa Fabio Cremonesi-ri / Entrevista a Fabio Cremonesi
2009/11/02Fabio Cremonesi, Bartzelonako telekomunikazio-enpresa batean ibili eta gero, argitaletxe bat sortzeko egitasmoan murgildu zen. Berak zuzentzen duen Gran Vía argitaletxeak Milanen du egoitza, eta bertatik italianoz jakinarazi ditu euskarazko hainbat idazle (Pintxos antologia, Unai Elorriaga, Juanjo Olasagarre, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua). Ez da gure literaturak Italian daukan erakusleiho bakarra, Tranchidak Joseba Sarrionandiaren eta Edorta Jimenezen lanak argitaratu baititu, baina jakin mina piztu digu bere apostuaren nondik norakoa eta, bidenabar, italiar literaturaren azken berri ezagutzeak.
Jabierren hamargarrena
2009/11/02Ostiralean, Jabier Muguruzak Lugaritzen eskaini zuen Taxirik ez lana aurkezteko kontzertuan egon nintzen.
