Lisboa 6: Parque das Naçoes
Lisboan halako urte batean Nazioarteko Erakusketa bat izan zen eta horren kontura itsas bazterrean zegoen auzo oso bat berritu zuten, Parque das Naçoes deritze hari. Paseabide zabal batetik joanda bertan topatuko ditugu a) hotelak, etxeak, eta autobusentzako geltoki handi bat, b) ozeoanarioa, eta c) teleferikoa.
Esandakoa:
a) Hotelen eta etxeen alderdia, ez da merkeena izango Lisboan, besteak beste auzo hau bertako arpegirik modernoena, garbiena eta ordenatuena delako, eta hori pagatu egiten da. Palmera artifizial laranja horien inguruan, hortxe dago autobusen geltokia:
b) Ozeonarioaren kanpoko aldea baino ez dugu hemen jasoko. Uretan sartuta dago, zubitxo batetik pasata sartzen gara. Espreski esana edo ez, ideiak Belemgo dorretik hartuta dirudi. Eta barruko irudirik ez dago argazki kamararen nire orduko ezagutza sakonegia ez zelako, ezin zen flaxik erabili eta ez nekien flaxa nola kendu ;-) Europako acuarium handiena ei da, horrelaxe saltzen dute behintzat. Merezi du ikustea, batez ere halako itsas zoologikoak ikusten aspertuta ez bazaude. Erdiko osin nagusia da ikusgarriena: arrainak, marrazoak, dortokak... ikuskizun ederra. Baina imaginatu beharko duzue.
c) Auzoaren pasealekuaren gainetik teleferiko bat pasatzen da. Ez dauka bestelako funtziorik jendearentzeko jostagarri izateaz gain, bide bera oinez ere egin dezakezu eta ez du inolako aparteko oztopo fisikorik gainditzen. Altura ederra hartzen du eta horrelaxe, ezinbestean, ikusmira ederra da. Altura horrek, barraketako noriak legez, tentsio eta euforia nahaste bat sortzen dizu. Erretatuen egunean lainoa jaun eta jabe bazen derrigor argazkietan grisa kolore nagusia izan. Ez dut prezioa gogoratzen baina merke-merkea ez zela etortzen zait gogora, baina, adizue, hara bazoazte turista hutsak zarete, dirua eroan duzue eta prest zaudete gastatzeko gustagarri izanez gero. Horretara, aurrera!