Juan San Martin espeleologia V - Hernaz / San Martin / Lepineux lezia
Juan San Martinek ikerkuntza bihar haundixa burutu zeban Erronkari partian. Aurreko baten kultura maillan aittatu genduan, eta espeleologikoki be kanpaiña garrantzitsuetan parte hartu zeban.
Erronkari eta Baretous artian, Hernaz izeneko mendatia dago eta bertan kokatzen da San Martin harrixa, 262 zenbakidun mugarri ezaguna. 1950ian, Georges Lepineux eta Giuseppe Occhialini espeleologuak leza bat lokalizau zeben leku horretan. Hainbeste arrazoiengaittik, bere exploraziñua oso “mediatikua” izan zan: lehelengo bertikalan sakona (300 metrotik gora), Marcel Loubensen istripu dramatikua, munduko leza sakonena bihurtzia, munduko aretorik haundiñetakuakin (La Verna)...
Gaur egunian, leza hau “Sima de la Piedra de San Martin” edo “Gouffre Lepineux” izenekin ezagutzen da, leku horren benetako izenan kaltetan (Hernaz). “Pierre St Martin-Gouffre des Partages” izeneko sistemian parte da: 80 kilometrotako galerixa-laberintua, sei sarrera desberdiñ dittuana. Larrako karst osuan exploraziñua espeleologo askoren elkarlanian eruaten da, ARSIP erakunde internazionalak koordinauta.
Juan San Martin be han ibilli zan, eta bere bilduman bertako argazki sorta haundixa topau leike. Gehixenak 1960ko Uztaillekuak dira, Aranzadi Elkarteko beste sei kidekin batera ikerkuntza expediziño baten parte hartu zebanekuak (Euskal Espeleologoen Elkargoko V Jardunaldixetan). Expediziño horretan nazionalidade desbardiñeko ehun pertsonatik gora hartu zeban parte, hiru taldetan banatuta. San Martiñen taldian biharra Hernazeko sarreratik La Verna aretoraiñoko topografixia egittia izan zan, Antoine Saunierren zuzendaritzapian. Expediziño hari buruzko informia Munibe aldizkarixan argitaratu zeban,
Halako informiak irakorritta, batek bertigo pizkat sentitzen dau: izan be, gaur egunian darabigun asteroko kroniken antz haundiegixa dake: batek daki hamendik urte batzutara beste espeleologo batzu ez ete daben gure nota kaskarrak modu berian irakorriko... (¡glup!).
Eskilzarrako kanpamentua:
Hamen egin zan kanpamento basia, Uztaillan 9xan:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9709
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9710
Inguruak
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10287
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9450
Hernazeko kanpamentua
Uztaillan 10ian ipiñi zan, lezian sarreria baiño beheratxuago. Materixal guztia mandoz karriatu zan bertaraiñok.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10259
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10278
Sarrera historikua.
Gaur egunian sistema honen 6 sarrera ezagutzen dirazen arren, Hernazekua izan zan lehelengua eta bertatik egin ziran hasierako exploraziño guztiak.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10261
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10267
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10268
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10271
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13188
Unai eta Oier San Martin, leku berian 1975 inguruan. Gaur egunian sarrera historikua eraikin batekin itxitta dago. Errepidetik errez ikusi leike.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13133
Tornua
Hernazeko lezian lehelengo potzua oso oso sakona da, 300 metro baiño gehixagoko jaitsieriakin. Materixal eta pertsona guztien karriua arintzeko torno bat instalau zan sarreran:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10264
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10265
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10266
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10279
Tornua sarreratik ikusita
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10269
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10270
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12408
Bidegain eta Casteret
Jose Bidegain eta Norbert Casteret lezia deskubridu zeben espeleologo taldekuak izan ziran. 1960ko kanpaña honetan be parte hartu zeben, hamen ikusten danez:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9392
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9395
“Espainiar espeleologo taldea”
Argazki honetako bat, oker ez ba nago, Ruiz de Arkaute da:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10258
“Jeitsiera hasten deneko lekua”
Jon Arana, jaitsieria hasten; lehelengo potzu honek hirurehun metro baiño gehixagoko sakoneria daka (Eiffel torrian alturia):
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10280
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10286
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12406
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12407
Lehelengo kanpamentua
Uztaillan 11an ipiñi zeben, sarrerako bertikala jaitsi eta Lepineux salan bertan:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10252
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10274
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10276
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12410
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12411
Juan San Martin, sarreran
Genefono bat eskutan, barrukuekin berbetan. Antza danez, arazuak izan zittuezen telefono harixak ipintzeko; tornuan kabliakin endredatuta eteten zan, eta hiru bidar ipiñi bihar izan zeben.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11266
Bigarren kanpamentua
Uztaillan 15ian, topografia taldia Loubens salara allegau zan eta han plantau zeban kanpamentua.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10277
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12409
1952 urteko exploraziño kanpaiñan, Marcel Loubensen istripua gertatu zan. Torno batetik txintxilizk zeguala, kablia eten eta espeleologua altura haundittik jausi zan, lesiño oso larrixak eginda. Orduko teknikekin konplikaua zan zaurittu bat kobatik etaratzia; erreskate lanen erdixan hil zan Loubens, istriputik 24 ordura. Gorpua barruan lurperatu bihar izan zeben, eta hau da bere oroitarrixa:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10263
Antoine Saunier
Topografo frantziarra izan zan Juan San Martinen taldian burua.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10297
Hirugarren kanpamentua
Oker ez banago, Chevalier salan. Bertarako bidian gogortasunangaittik, suministro arazuak hasi ziran hamen (jatekua eta erregaixa). Gaiñera, ozta-oztan egon ziran istripua izateko: espeleologo bat denda kanpañatik urten, eta segundu gitxira 3.000 killotako harri blokia jausi zan paretetik, dendia azpixan hartuta.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10262
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10272
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10273
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12413
La Verna
Ekipua Uztaillan 18xan allegau zan “La Verna” areto erraldoira (270 x 230 x 180 m, lau edo bost katedral kabitzeko morokua). Zazpi eguneko bide neketsua izan zan, egunero 12 ordu topografiatzen; bueltan, beste egun bi biharko zittuezen kanpora urtetzeko. Juanen bilduman ez dago orduko argazkirik: nahikua biharra izango zeben aparte be, erretratuak egitten hasteko...
1960an amaittu zan La Vernara sartzeko tunel artifiziala. EDF hidroelektrikiak hasi zeban 1954an bertako ur-saltua aprobetxatzeko asmotan, baiña ez zeben ondo egin eta beste koba bat agertu zan (Arphidia), ordurarte ezezaguna. Nun zulatu bihar zan jakitzeko, ezinbestekua zan topografixa ahal danik eta zehatzena egittia: eta horixe izan zan, hain zuzen be, Antoine Saunier eta Juan San Martinen taldian helburu nagusixa.
La Vernako irudi hónek 1961ko Maiatzekuak dira. Seguraski, erretratuak tuneletik sartu eta gero hartu zittuan; 800 metroko pasiotxua edo egun biko ibillaldi gogorra ¡ederra aldia!
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10275
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12412
Felix Ruiz de Arkaute, La Vernako sarreran.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10284
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12414
La Vernako tunelan sarreria, Santa Grazin.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10283
Oharra: orduko argazki teknikekin, ezin izaten zan hain gela haundixetako irudi onik hartu. Gaur egunian La Vernako irudi hobiak lortu dira, hamentxe esate baterako.
“Espedizioaren jeitsiera bailarara”
Manduak be ez zeben bihar makala egin:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10254
Lagun taldia ´Aranzadi´ galerian
1960 arte, San Martin lezian barrenengo puntua La Verna aretua zan, (-) 737 metrotan. Tunela egin eta gero exploraziñuak egitteko erreztasun gehixago etorri zan; La Vernako paretan bertan galerixa barri bat agertu zan (“Aranzadi” izenekua) eta bertatik exploraziñuak (-) 940 metrotara aurreratu ziran. Hala diño Munibe aldizkariko 1961ko ale honetan. Hónek argazkixok ordukuak dira (61ko Abuztua)
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10256
Jo, harrituta nago Juanito sator-lanetan egindako lanak ere ikusten zuri esker. Banakixan ibilitxakua zala, beste milla kontutan bezala, baina horrexegatik pentsatzen naban kontu danetan ezingo zala oso "sakon" sartu. ETa ikusten dot ezetz, honetan ere sakon ibili zala "San" San Martin. Gainera, kasualidadia, gaur Oñatin izan gara, Arrikrutz-eko kobak ikusten (turista-plana) eta gidarixak (Ander, mutil majua!) Marcel Loubensen berri eman digu. Arrikrutzen ibili zala, berak esplorau zabala noizbait, eta gero Pierre St Martin-en geratu zela lurperatuta. Eta orain hemen ikusten dot Juan San Martin ere ibili zela esplorazio hartan. Denera iristen zan gizon hori!