Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ahitzen ari diren zibilizazioen konponezina

Ahitzen ari diren zibilizazioen konponezina

Amatiño 2010/01/02 23:49
Adin Maalouf idazlea ez da segurutik arrazoi guztiaren jabe baina, sikeran, Ekialde Ertaineko zein Mendebaldeko ikuspegiak bertatik bertara bizi izan eta ezagutzen ditu. Libanoarra jaiotzez, Barack Obamak benetan asmatu dezan nahi du. Behar bada, ez alde batean (Ekialde Ertainean) eta ez bestean (Ipar Ameriketan) ez gaudenontzat benetan interesgarria da bi zibilizazio kontrajarrien arteko zubigintza eta elkar ulertu beharra defenditzen dituenaren iritzia baina, daitekeena ere, “hango” zein “hemengo” hainbatek traidoretzat jotzea.

Ekonomia, finantza, klima zein demografiazko desorekak… arrisku hauek dira, Amin Maalouf idazlearen ustez, hainbat milurtetan eraiki den guztia birrindu dezaketen mehatxuak. Auskalo diagnostiko zuzena, larria edo suspertzailea baino ez den El desajuste del mundo. Cuando nuestras civilizaciones se agotan delako liburuan idazle libanoarrak lantzen duena baina Maaloufek berak aditzera ematen duenez, esas amenazas podrían ser también una suerte para nosotros si nos permiten abrir los ojos por fin y darnos cuenta de la magnitud de los retos con los que tenemos que enfrentarnos y del peligro mortal que habría en no modificar nuestros comportamientos.

Lau dira, besteak beste, egileak berak sumatzen dituen itxaropen-arrazoiak. Aurrenaren arabera, pese a tensiones, crisis, conflictos y conmociones, el progreso científico sigue y se va acelerando. Bigarrena, el hecho de que las naciones más pobladas del planeta estén saliendo resueltamente del subdesarrollo, honela frogatzen ari baita gosea, endemiak eta analfabetismoa gainditu daitezkeela. Hirugarren arrazoia, berriz, Europa garaikideak erakutsi izan duen ekintza elkartua bideratzeko gaitasuna: la Unión Europea nos brinda precisamente el ejemplo de una utopía que se cumple. Eta, azkenik, berriro ere Ipar Amerika Abraham Lincolnen ildotik abiatu izana, Barack Obamaren eskutik: el mundo necesita más que nunca a Norteamérica, pero a una Norteamérica reconciliada consigo misma.

 Gure zibilizazioak ahitzen direnean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: