Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Beste gu

2009/11/08

Alakrana ontzian bahituta daudenak, etxera. Ados. Baina komeni da ere ur haietan gertatzen ari dena beste begi batzuekin begiratzea.

Beste gu - Gehiago irakurri

Altsasua - Sagar bila

2009/11/08

Otadiako ermittako Santo Kristua, eta bertara hilda eruandako umian arteko jokua.

Altsasua - Sagar bila - Gehiago irakurri

Andres Urrutiak eta Xabier Agirrek dute hitza

2009/11/07

Hiru urte t’erdi joan dira 2006ko ekainean Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako ostraken (zeramika pusketa idatziak) berri jendaurrean eman zenetik hona. Baina Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituzten ustezko III. eta IV. mendeetako jeroglifiko egiptoarrak, kristau-ikurrak eta euskarazko testuak erabat gezurtatu zituzten geroxeago Joaquin Gorrotxategik, Joseba Lakarrak eta bestek. Eztabaida ofiziala erabat ahitu zen, iazko azaroaren 19an, aztarrenon iruzurra frogatzen omen zuen aditu-batzordearen txostena Arabako Foru Aldundiak bere egin zuenean.

Andres Urrutiak eta Xabier Agirrek dute hitza - Gehiago irakurri

José Luis Sampedro

2009/11/07

Krisiari buruz hitz egin zuen Sampedrok chez Calleja. Zortzi minutu pasatxoko bideoa.

José Luis Sampedro - Gehiago irakurri

Piraten itzulera

2009/11/06

Piratak trantsizio-garaietan suspertu ohi dira, zehaztasunik gabeko aroetan. Une honetan, esaterako, VII. mendean Mediterraneoan edo XVII.ean Atlantikoan legez. Piratak birusak edo parasitoak bezalakoak dira, onartu nahi ez duten sistemaren kontura bizi dira, beti ere merkantzien bidegurutzetatik hurbil eta erabaki politikoak hartzen diren aginte-guneetatik urruti. Lurra "itsasotzen" ari da, urtzen, eta nekez egin dakioke gero aurre jakineko lurralde zehatzik ez duen pirateriari.

Piraten itzulera - Gehiago irakurri

Azkue, anbizio handiko fundazio

2009/11/05

Bilboko Euskaldunan sekula bertan elkarrekin bildubako jende-mota batu zen atzo: gaztea, euskalduna eta teknologia berrien erabiltzailea. Ez diot bakoitza bere aldetik Euskalduna jauregira inoiz joan ez direnik, ezta hirurak elkarrekin sektore arraroa osatzen dutenik ere. Ez, esaten dudan bakarra zera da, hiru horiek elkarrekin eta Euskaldunan… behar bada estreinako. Meritua inori leporatzekotan, Azkue Fundazioari.

Azkue, anbizio handiko fundazio - Gehiago irakurri

Googlek ez ditu Egoibarraren erabilera baldintzak betetzen

2009/11/05

Webgune berria du orain Egoibarrak, eta nire ustez txukun geratu da. Beharra ere bazuela esango nuke. Elegante. Baina, ze pena! Harrigarria badirudi ere, halaxe da... ohar legalari kiratsa dario.

Googlek ez ditu Egoibarraren erabilera baldintzak betetzen - Gehiago irakurri

Obamaren aparkalekuak

2009/11/04

Komunikabide guztiek aztertzen dihardute gaur Barack Obama presidente amerikarraren urtebeteko balantzea. Funtsean auzitan dagoena zera da: Etxe Zuriko aparkalekuan egoki ote dagoen, handiegi ote zaion ala agindutako aldaketak egiten behingoz asmatuko duen. Izan ere, Obamaren curriculum politikoa aparkalekuei atxikia egon izan da hasiera-hasieratik. Bai, behintzat, 2000 urtean Los Angelesen bildutako Demokraten Nazio Batzarrera joan eta… aparkalekuan sartzerik utzi ez ziotenetik. "You can't".

Obamaren aparkalekuak - Gehiago irakurri

Cien idiotas donde irán

2009/11/04

Genozida: ¿kolektibo bi akabau nahi? ikasi frantsesengandik. Marraskillua janda, han geratu zan barian suertia kontau desku Josu Waliñok: "Txoria". Duncan Dhuk "Cien gaviotas" emon badesku, El Reno Renardok "Cien idiotas" desternillantia. Jean Michel Jarre eta Luar na Lubren musikiakin, Joseba Garate zumaiarrak kontau desku sagarrak eta moniatuak okindegiko labara eruaten zebenekua.

Cien idiotas donde irán - Gehiago irakurri