Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Saratsuegi-Azitain bidea edo Eibarko obretako atzerapenak

Saratsuegi-Azitain bidea edo Eibarko obretako atzerapenak

Asier Sarasua 2010/01/29 21:35
Izugarria da Eibarren zelan eta zenbat atzeratzen diren obra publiko guztiak. Azkenengo adibidea Sautsi aldean bizi izan dugu, Sautsi-Azitain batuko dituen errepidearekin. 2005erako egin beharreko errepidea 2008an hasi ziren egiten, eta orain dela urte eta erdi amaituta behar lukeenak oraindik ez dauka benetako errepide itxurarik.

Hona hemen gezurren eta txapuzen kronologia:

2005, 2007ko uda, 2008ko uda, 2009 hasiera, 2009 amaiera, 2010eko udaberria... Bai, azkenean asmatuko dute!

Eta, gainera, orain arteko guztia erdi-egia da! Orain arte egin dutena errepidearen lehenengo fasea da, bigarrena oraindik hasi ere ez baita egin (Iparragirre-Sautsi lotura). Beste 5 urte?

Sautsiko errepidearena, zoritxarrez, ez da salbuespena. Eibarren obra publiko guztiak atzeratzen dira infinituki. Adibide batzuk? Udaletxea (hainbat urtez lanak geldirik egon ziren), Coliseoa (dozenaka urtez izan genuen itxita), Portalea kultura etxea (luzatzeaz gainera arazoak ere izan zituen), Unbeko kirolgunea, Urkizuko torreetako lanak (hilabete batzuetarako lanak 2 urtez luzatu ziren), Errebal (amaituta behar luke eta hasi ere ez dira egin), Eibarko haurreskolak (Urkizukoa zein Amaña ta Urkikoa),  trenbidearen gaineko pasealekua,... Ni umea nintzen, baina esango nuke Ipuruako Kiroldegia egiteko orduan ere hainbat eta hainbat arazo izan zirela. Tira, kontuan izan Plan Generala bera ere denboran mugarik gabe luzatu zela. Hiru urtean egitekoa ez-dakit-zenbat urtez luzatu zen (6? 7? 8?).

Eta inork ez dio ezer, ez du barkamenik eskatzen, ez du atzerapenaren erantzunkizunik hartzen edo ez du burua lurpean ezkutatzen. Gutxienez lotsatuko balira...

 

El Ayuntamiento espera que el vial de Sautsi se acabe en febrero 

Sautsi-Azitain errepidea gaur egun (argazkia: Felix Morquecho, DV) 

etiketak: lanak, errepideak, udala, eibar
ramon
ramon dio:
2010/01/30 23:03

Makinak ongi funtzionatzeko, rodamentuak,, engraneak, pistoiak etabar martxan irainkor eta ongi ibil daitezen beharrezkoa dute engrasea, teknologia desberdinak edatu dira horretarako. Obretan ere engrase teknologiak edatu beharko dira obrok bere abiaduran egin daitezen, behar bada engrase puntuak toki desegokian kokatzen dira alde batetik obrok gripatu egiten dituk zerrenda edarra eskaini diguk adibide gisa, bestetik batzuk badidudi irrist egiten dutela sarriegi, grasa toki desegokian erruz emoten den seinale.

Asier
Asier dio:
2010/03/30 11:14

Otsailean izan behar zena, gero martxoan eta orain apirilean izango omen da. Lotsagarria! http://bit.ly/cRRI6y

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz