Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Krisiak baditu miloika aurpegi

Krisiak baditu miloika aurpegi

Mikel Iturria 2010/01/29 06:00
Langabeziaren aurpegi bat.

José Luis Salgado Gasteizko blogari bat da. 41 urte ditu eta duela urtebete lanik gabe geratu zen: "Estos días se cumple un año desde que perdí mi empleo. Entonces trabajaba en el sector aeronáutico y el bajón en la cartera de pedidos fue tan grande, que la dirección se vio obligada a despedir a un puñado de sus trabajadores para poder continuar con la actividad."

Salgadok kontatzen du 22 urte zituenean, unibertsitatetik atera berritan, kostata lortzen zituela enpleguak, baina lan prekarioak baziren ere, aurrera egin zuela. Orain, berriz, ez da hain gaztea eta aukera hori zaila dauka: "Los pocos empleos que van saliendo son para gente más joven y tú vas viendo como tus opciones se van reduciendo cada vez más y tu curriculum va pasando hacia la parte baja del montón."

Bere ustez gaur egungo krisiaren gako batzuk zeintzuk diren aipatu ondoren, gurea egiten dugun desioarekin amaitzen du apuntea: "Espero que dentro de un año pueda escribir un post más optimista, aunque con las previsiones económicas que se manejan, esto va a ser más bien difícil."

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut animoak bidaltzeko. Hunkitu egin nau.

iturri
iturri dio:
2010/01/30 01:02

Lagun batek esan dit gaur goizean kaleratu egin dutela. Kaguensos!

Eta orain dela gutxi irakurri dut Kiko Zuñiga, Realeko futbolista ohiaren historia. Atletico Madrid taldeko kadeteen entrenatzailea da (200 euro hilean) eta pentsio bat dauka, baina itxura guztien arabera, ez du une gozoa bizi. Titularra, sentsazionalista da. Cómo sobrevivir con un sueldo de 200 euros.

iturri
iturri dio:
2010/01/30 02:21

Horixe da, Roberto. Javier Ortizen apunte hau oso gomendagarria da. Lo insostenible. Edo nola bidali pikutara Gizarte Ongizatea.

ROBERTO
ROBERTO dio:
2010/01/30 02:17

Hunkigarria benetan. Alde batetik 67 urte bete arte nahi dute guk lanegiten irautea eta bestetik 40 urte bete ondoren ez dago inolako lan duinik zuretzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter