Blogak
Zientzietakoak eta letretakoak
2009/12/16Zientzien eta humanitateen arteko banaketa klasikoa Aristotelesen denboretakoa omen da. Agindu ere agindu ziguten --1982ko udazkenean entzun nuen estreinako-- teknologia berriek hemisferio bi horiek elkartaraziko zituztela baina… bistan denez, oraindik ez behintzat.
Amezketa - Loidiko neskatxa
2009/12/15Amabirjiñak pertsonai mitolojiko bildurgarrixak diraz: mezu kriptikuak bialtzen detsez jentiari, euren omenezko tenpluak handik eta hamendik eregitzeko. Jentiak ez dittu ulertzen, eta mendeku gogorrak hartzen dittuez.
Trakatan trakatan, hiru errege
2009/12/14Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Nago gainera, ni neu, azken bolada honetan ez ote duen abiada dezente hartu. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru erregeak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, erregeok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.
Bertsolari txapelketa
2009/12/14Ez naiz oso bertsozalea, baina bertsoak gustatu gustatzen zaizkit (bueno, milagroa iruditzen zaizkit) eta atzo asko gozatu nuen. Egun ederra izan zen atzokoa.
Nuevas Generaciones
2009/12/14Kuriosua dok, bai. Egitten gabizen biharra oso interesgarrixa izan leikek jente gaztetxeruandako: gure aittitta-amamak faszismuari aurre egitteko eregittako estrukturak, 17 urteko umemokuak –gaur egunian pipak jaten ikusten doguzenen parekuak- fusillen gatilluei tiraka egon ziraneko trintxera eta potzuak. Halan be, hau poliki joiak eta seguramente erakusteko moroko ezer dakagunerako, gaur egungo gazte iraultzaille hórrek “desaktibauta” egongo dittuk: supermerkaturen baren biharrian, makiñatik umiak zaintzera eta viceversa, euskera edo emakume teknikari... Tira, hurrenguekin egongo gaittuk.
Zorionak, Maialen
2009/12/13Zorionak, Amets. Zorionak, Jon. Zorionak, Andoni. Zorionak, Unai. Zorionak, Sustrai. Zorionak, Mendiluze. Zorionak, Sarriegi. Zorionak, Bertsozale eta bertsozale.
