Blogak
Energia nuklearra esne-botilatan
2010/02/21Fusio nuklearra omen da etorkizuna. Batere ixuririk eta hondakinik gabeko energia-mota garbi eta amaitezina. Horretan dihardute estatubatuarrek Kalifornian eta laster hastear dira europarrak Genevan. Baina, gezurra dirudien arren, Argentinak lortutzat iragarri zuen fusio nuklearraren aurkikuntza 1951an. Baita esne-botilatan etxera eramateko asmoa helburutzat jo ere.
Kataluniako Irakurketa Publikoaren Mapa
2010/02/20ASNABI elkartearen TK aldizkariaren 20 zenbakiak Javier Nietoren “aproximación al nuevo mapa de lectura pública de Cataluña (2008)” artikulu interesgarria jaso du.
Don Quijote eta Madame Bovary bezain galduak
2010/02/19Gutenbergen eta Interneten arteko zubigintzan galduta omen gaude, Don Quijote eta Madamen Bovary bezain galduak alegia. Aparteko artikulu bikaina gero Jesus Ferrero idazleak gaur 'El País' egunkarian idazten duena. Segurutik ez da, funtsean, batere tesi berria. Baina jakinekoa da kontatzeko eta kontzatzeko moduak daudena, eta ezin esan bederen gaurko hau eskasenetakoa denik.
