Europarrak, aberatsak, eraginkorrak, zuhurrak eta beldurtiak
Dena erlatiboa da gero. Segurutik gu ez gara nahi genukeen bezain ondo bizi baina munduan ondoen bizi omen direnen baino errenta dezente altuagoa dugu. Zehatz-mehatz, arabarrek %33,94 gehiago; bizkaitarrek %27; nafarrek %23,49 eta gipuzkoarrok %20. Funcas aurrezki kutxen fundazioaren datuak dira.
Egia da, bai, 2009 urtea ez zela batere ona izan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordina %3,3 jaitsi baitzen. Baina hori egia izanik, egia ere bada 2000tik 2008ra artean 15,3 puntuz igo zela gure Europar Batasunarekiko bateratasuna. Are gehiago, 2000tik 2008ra bitarteko bederatzi urte horietan Euskal Autonomia izan zen gehien “Europarenganatu” zen espainiar erkidegoa.
Ildo beretik, 2008an ere euskal lurraldeak izan ziren espainiar estatuaren baitan gehien hazi ziren autonomia erkidegoak. Aurrenik Nafarroa, +%1,73 eta ondoren Euskadi, +%1,69.
Seguru gero izango dela zertaz kexatu, baina datuok ez dira inondik ere txarrak, nahiz eta krisialdi-hotsak gogotik jo.
Aurrera begira, berriz, datu on bi eta bat eskasa. Lehen ona: inork baino errenta altuagoa izan arren, xuhur jokatzen dugu kontsumo pribatuari dagokionez, aurrezten dakigu alegia. Bigarren ona: gure herri-administrazioak ere gastu publikoari eusten ahalegindu izan dira, orain arte behintzat.
Datu txarra, ostera, zera da: Euskal Autonomia Erkidegoa zein Nafarroa ez dira inbertsiorik gehien egiten saiatu diren eskualdeak. Zuhurra izatea ondo dago, baina denboraz inbertitzen ere jakin egin behar da geroaren goiari eutsi ahal izateko.
Amaitzeko, zilegi bekit Aurrezki Kutxen Fundazioak aipatzen ez duen nolabaiteko autodefinizioa laburbiltzea: europarrak gara, aberatsak, eraginkorrak, zuhurrak eta, etorkizunaz, beldurti samarrak.
Ez, ez dihardut antropologiaz, eta etnologiaz, ez etikaz, ez estetikaz, ezta neurtu ezin litekeen ezertaz. Datu batzuk ditut eta iturria honako liburua da: Atlas estadístico de la vivienda en España, Ministerio de Fomentok aterata 1998an. Datuz beterik dator liburua, taulaka antolatua, hori da bere ekarria. Nik batzuk baino ez ditut aipatuko, eta ezin dizut orrialdea zehatz-mehatz esan egindako fotokopietan hori kanpoan geratu zitzaidalako:
A) Número y distribución de los edificios según ... número de viviendas, 1990
Horretara, Andaluzia eta Extremaduran askoz etxe unifamiliar gehiago daukate. Euskal komunitate autonomoan bastante pilatuta bizi gara.
B) Distribución de las viviendas según ... superficie util:
Metro karratuak etxebizitzako:
Andalucía: 31 a 60 m.: 15’3% 61 a 90 m: 46’5%, 91 a 120: 22’7% Extremadura: 13’7% 43’6 24’5 País Vasco 19’2 59’3 14’3 Navarra 7’2 53’8 25’6
Bistan da, Andaluzian eta Extremaduran E.K.A.n baino haundiagoak dira etxeak, duda barik.
Euskal Herriko etxeek balio ekonomiko haundiagoa izango dute; baina Andaluzian eta Extremaduran badira etxe unifamiliar gehiago eta metro karratu gehiago daukate, biak kalidade eta ongizate neurritzat jo litezkeenak. Kontrako daturik ez dagoen bitartean etxe hobeak dituztela baieztatuko nuke.
Sasoia batean aberastasuna abere kopuruen arabera neurtzen ei zen; gaur egun euskaldunak andaluzak eta extremeñoak baino dirudunagoak izango gara, baina eurak geu baino “etxedunagoak”. Geuk gure diruarekin ez dugu heltzen euren etxeak izatera.
Ondo dago dirua neurtzea, baina metroak neurtzea ere bai, eta egia osoagoa izango dugu bi horiek eta beste batzuk kontutan hartzen badugu.
Ondo bizi. Pozten naiz zure bloga potolduz.