Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mundua aldrebes

Mundua aldrebes

Amatiño 2010/03/24 22:51
Gaztela eta Leongo lehendakaritzak helegitea aurkeztu du Madrilgo Audientzia Nazionalean Garoñako zentral nuklearra 2013an ixtearen kontra. Jakina denez, espainiar gobernuak ixtea erabaki du eta tokiko erkidego-gobernuak zein inguruko udal guztiek, aldiz, 2019rarte indarrean iraun dadin nahi dute. Mundua aldrebes.

Normalean, zenbat eta herri-erakundeak urrutiago egon samurrago nahi izaten dute beharrezkotzat jotzen diren energia-azpiegitura handiak han-hemenka eraiki. Eta zenbat eta hurrago izan, aldiz, tokian tokiko gizarte-indarrek egitasmook ekidin edo uxatu nahi izaten dituzte, beste nonbait kokatu daitezen. Hala ere, lege hau ez da, oraingoan behintzat, Burgosen bete.

Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko Juntak, Garoña inguruko udalik gehien-gehienen gurariarekin bat eginez,  helegitea aurkeztu du Audientzia Nazionalean bertako zentral nuklearra 2013 ixtearen kontra.

Helegitearen arrazoiak laburbiltzekotan:

1.     Espainiar gobernuak hartutako erabakia politikoa omen da, ez teknikoa.

2.     Politikak estreinako hartu omen du horrelako erabakirik, adituon txostenak proposatzen duenaren kontra.

3.     Ez omen da inondik ere serioa 2019arte indarrean iraun lezakeen zentrala 2013an ixtea.

4.     Ez omen zaio inguruko biztanlegoaren iritziari batere jaramonik egin.

Mundua, aldrebes.

 Garoña3

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: