Arbizu - Prefazio berri bat
Oier Gorosabel
2010/03/25 13:36
Salamon ebasliak herriko abaria "desplumau", eta iñori ezer ez esateko agintzen detsa, akabatzeko mehatxuz; Jangoikuari izan ezik. Hari bai, hari esan leikixola. Abariak mezia aprobetxatzen dau Jangoikuakin berba egitteko...
Entzuizu ipoiña hamen
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.