Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Kartak Iwo Jimatik

2010/02/12

"Cartas desde Iwo Jima" Clint Eastwood-en pelikularen eta "Cartas desde Iwo Jima del general Kuribayashi" Kumiko Kakehashiren liburuaren irakurketa konparatua egitera noa. Gehiago oinarritzen da pelikulan, liburuan baino, behingoagatik esan baitezaket nahiago dudala pelikula liburua baino, liburua jeneralarekin maiteminduegi egoteagatik beharbada. Zergatik da pertinentea lan hau hemen agertzea edo nola sinestarazi diet hala dela Volgako gainerako kideei? Fikzioak historia eta zuzendariaren ikuspuntua kontatzeko, errealitatea oinarri, erabili dituen estrategiak azalduko nituela esanez; errealitatetik tresna dramatikoak atereaz, fikzioa errealitatean txertatuz historia hobeto azaltzeko… Eta espero dut emaitzak izango duela horretatik.

Kartak Iwo Jimatik - Gehiago irakurri

Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez

2010/02/12

Trentoko Kontziliorarte (1563) Nafarroan ohikoa bezain legezkoa omen zen ezkontza zibila. Elkarri eskua eman, elkarri fedea agindu eta kitto: “Nic Diego de Zufia ematen drauzut neure fedea zuri María Miguel ez verçe emazteric egiteco”. Eta, ondoren, Mari-Migelek: “Alaver nic Mari-Miguel ematen drauzut zuri Diego neure fedea ene senarçat eta ez verçe senarric egitecoz zu bayci". Ezin esan gero formula polita ez zenik.

Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez - Gehiago irakurri

2010-I-27ko Azpimarra

2010/02/11

ETB1-ian, Koldo Ordozgoitikin batera. Apple, Auschwitz, Ainhoa Etxaide, Arnaldo Otegi, BBVA, Davos.

2010-I-27ko Azpimarra - Gehiago irakurri

Errebal, Trunboiren bertsoetan

2010/02/11

Trunboiren bertso batzuk azaldu dira Eibartarrak posta zerrendan, eta Errebal aipatzen duten horiek hona ekarri ditugu.

Errebal, Trunboiren bertsoetan - Gehiago irakurri

Erabilittako olixua birziklatzeko kontainerrak

2010/02/11

Eibarren olixua birziklatzeko ontzi berezixak ipini dittue aste honetan. Guztira, 17 kontainer, herri guztian zihar. Bazan ordua.

Erabilittako olixua birziklatzeko kontainerrak - Gehiago irakurri

Gora Gaztemaniak-en helburua lortuta, ospatu beharra dago

2010/02/11

Ospakizuna Donostiako Guardetxean izango da otsailaren 12an. 2010eko Gaztemaniak zikloaren lehen emanaldia Hondarribian, martxoaren 26an.

Gora Gaztemaniak-en helburua lortuta, ospatu beharra dago - Gehiago irakurri

Ni Kaiku naiz, ni bai behintzat

2010/02/11

Ni Kaiku naiz, bai. Ni neu, bai behintzat. Eta "kaiku" hitzak beste hainbat esangura duenaren aitzakiaz Kaikuren iragarki gardena ulertzen ez duena, segurutik hiztegiaren bidezidor estu-mestuan ari da, ez bederen marketinaren bidean, ez iragarki-konplizitateari zor zaizkion lizentzien larrainean eta ez –inondik ere ez gero-- euskarari haizea eta arnasa eskaini beharreko galaxian.

Ni Kaiku naiz, ni bai behintzat - Gehiago irakurri

¡Ay! Puta espeleo`n'you

2010/02/10

Gaurko musikia, Toy Dolls eta Natacha Atlas. Amagiñarreba hiltzeko atentadua ezagutu dogu gero, baitta pintxuak dohan jaten daben kolektibo internazional xelebrian barri izan. Bertsiño jokuan, Screaming Jay Hawkinsek eta Natacha Atlas berak emon deskue "I put a spell on you". Josu Waliñon ipoiña "Durango (Idazlea II)" izan da. Eta Ahotsak.cometik: Santixau eguneko pasarte bat ekarri dogu, Eugeni, Mariangeles eta Mariasun Ubera bergararrekin.

¡Ay! Puta espeleo`n'you - Gehiago irakurri

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten

2010/02/09

Imajinatu kameradun eta pantailadun gailu bat, kamera jatetxe baten ateari begira jartzean pantailan haren irudiaz gain karta eta prezioak ere erakutsiko dizkizuna. Edo pertsona bati seinalatzean hari buruzko hainbat informazio emango duena -izena, lanpostua eta enpresa adibidez-. Edo monumentu bat seinalatu, eta irudiaren gainean hari buruzko informazioa ere erakutsiko diguna. Zientzia-fikzioa? Ez, horrelako gailuak eta aplikazioak badaude gaur egun. Telefono mugikor modernoenek, urrutirago joan gabe, horrelako gauzak egin ditzakete. Jada errealitate areagotuaren munduan bizi gara.

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten - Gehiago irakurri