Blogak
Katanak gora
2010/10/11Liu Xiaobo eta Pakean Nobel sari arbitrarixo hori, Frente de Liberacion de Judea eta Frente Judaico de Liberacion-en arteko demandak, Eudeleko sozialisten farola... "Ostran", Joana Falxa eta torturen egoera legala. Txapakumen zurizko platoan, Butanito eta Apokalipsiaren betiko Hiru Zaldunak egon gara, Asel Luzarraga ohoragarrixan konpainian.
Satorrak baino lurperago (Pedro Alberdi, 2000)
2010/10/11Atzeratuta ditudan liburuak berreskuratzeko ahaleginetan jarraitzen dut. Oraingoan 2000. urteko lan bat izan da, Pedro Alberdi eibartarrak idatzitako saiakera liburua: Satorrak baino lurperago.
Loreak moztu osteko usaina
2010/10/10Zine-aretoan sartu baino ordu erdi lehenago autoz nindoala, Begoña del Tesok aurreratu zidan bere iritzia Euskadi Irratiaz: “Ez da nere gustuko, film faltsua da, baina jendeari gustatuko zaio eta nik ulertzen dut zergatik gustatuko zaion”. Pelikula ikusi ostean konturatu nintzen --aurretik sumatzen nuenez-- ni “jendea” naizena baina ezin ulertu ordea zergatik gure Begoñak faltsutzat jotzen duen filma eta zergatik besteoi gustatu behar zaigun berari gustatzen ez zaiona.
Maritxu Aranberri, gure lehengusina, argentinar euskaldunen bideoan
2010/10/10Aste honetan sarean ibili den gaietako bat: Argentinako euskaldunen inguruko bideo dokumentala. Eta horixe ikusten, gure senide bat aurkitu dut dokumentalean: Maritxu Aranberri, gerra ostean Eibartik Argentinara joan eta 98 urterekin aurten hil den lehengusina.
Balio erantsi bila
2010/10/08Krisialdia dela-eta, enpresa pribatuen mozkin-murrizketaz hitz egin ohi da erruz, baina ez garai onei zerizkien dirulaguntzei esker jardun izan duten kultura-ekintzen egoera larriaz. Laguntza publikoen murrizketa publikoa da; enpresen esponsorizazio-mozketa, aldiz, pribatua. Makina bat kultura-ekimen mortalak jasaten ari da, isil-isilik.
Carlos Totorika jaun-andrearen eskutik...
2010/10/08Extremeñuen kartela elebiz ikusi nebanian, poza hartu neban: "¡Joño! !Gauzak aldatzen doiazak ba!". Halan be, itzulpena irakorri nebanian... hori zan hori. Gaztelerazkua be ipiñi dot, bestela ixa eziñezkua da gauza batzu ulertzia. Batez be kartelan amaiera aldera (emoten dabenez, itzultzaillia nekatzen hasitta edo...).
Eibarko memoria historikoa (sic)
2010/10/07Eibarko udalak aurkezpen eguna izan zuen herenegun: Eibarko Memoria Historikoa jasotzeko plana aurkeztu zuen. Tira, memoria historikoa jasotzen urteak daramatzagu Eibarren. Are gehiago, esango nuke gerraren inguruko memoria jaso nahi dutela oraingoan, eta ez Eibarko memoria historikoa.
