Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zeruko hiria, senarrarentzat apainduriko emazte

Zeruko hiria, senarrarentzat apainduriko emazte

Markos Zapiain 2011/01/15 20:29

 

 

Baliteke Hitler eta Antikristoa ez izatea oso antzekoak, baina aitzitik parekotasun handia dago Jerusalem berriaren eta datorkigun geroaren artean, ez soilik zientzia-fikzioari dagokionez, baizik halaber mundu-estatu absolutuaren planifikazio militar-industrialari. Deleuzek dioenez, kontzentrazio-esparrua Antikristoa bazen, Apokalipsia berriz zeruko Jerusalem da, Estatu berriaren ziurtasun militar, polizial eta zibil handia.

 

 

Apokalipsiaren modernotasunaren giltza ez dago iragarririko katastrofeetan, baizik programaturiko buruloriatzean, Jerusalem Berriaren loriaren ezarpenean, azken aginte judizial eta moral baten ezarpen zoroan. Jerusalem berriaren izu arkitektonikoa, bere harresia, kristalezko karrika nagusia, “eta hiriak ez du eguzkirik ez ilargirik behar, argitua izan dadin..., eta zikina den ezer ez da bertan sartuko, baizik Bildotsaren bizitzaren liburuan inskribaturikoak bakarrik.”

 

Nahi gabe, Apokalipsiak konbentzitzen gaitu izugarriena ez dela Antikristoa, baizik zerutik jaitsiriko hiri berri hori, hiri saindua, “senarrarentzat apainduriko emaztea bezala prestatua”. Apokalipsiaren irakurle pittin bat osasuntsu orok sentitzen du bere burua sufrezko aintziran murgildurik.

Araitz
Araitz dio:
2011/02/14 18:06

elPUEBLOno necesita pensadores que se esconden bajo estudiadas palabras que se recopilan en preciosos libros adornados con bonitas portadas, ni tampoco mandatarios que se esconden en elegantes monólogos trajeados sin sentido. El fin del mundo llego hace mucho para algunos y llegará muy pronto para otros.No necesitamos profesores que corrijan faltas de ortografía ni escritores que almacenen sus queridos hijos en rincones preciados. Necesitamos hombres valientes que nos dirijan en la lucha por aquello que amamos sin cobardía. Africa despierta y con ella caerá del cielo el nuevo mundo. Los pueblos de todo el mundo esperan impacientes ; necesitan oír las voces claras que les guíe en la recostrucción del nuevo mundo no palabras elegantes que no entienden y entorpecen su camino. Hace muchos años conocí a un profesor que sabía que tenia que ser algun día no solo pensador y escritor. Para mi cayo desde el cielo enbuelto en una luz que adoro y nunca se acaba.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.