Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jabi Martinezek buruaz eta Aranburuk hankarekin

Jabi Martinezek buruaz eta Aranburuk hankarekin

Amatiño 2011/01/16 13:42
Ez zen atzokoa Jabi Martinezek buruz sartutako lehen gola izan, ezta “buruarekin” jotako lehena ere, baina bai, behar bada, buruaz egindako aurrena. Zorionak. Mikel Aranburuk, ordea, oraindik ere “hankarekin” sartzen jarraitzen du.

Gero eta sarriago irakurri eta entzun ohi ditugu “ezkerrarekin jo”, “buruarekin sartu” eta horrelako esaldiak. Ignacio M.  Etxaideri jaramonik egingo badiogu, ordea, horrelakorik esan eta idazten dugun bakoitzean euskal aberastasuna galtzen dugu.

Etxaide ingeniari eta euskaltzainburuak (Tratado de sufijacion, prefijación y composición en el idioma euskarro, 1911/1931) zereko zera esan zuen orain dela ehun urte  -ekin atzizkiari buruz: “Es unitivo y sirve para indicar compañía, por lo cual se tra-

-ekin eta -z500

Kontua da, ostera, euskaraz ere gero eta gutxiago direla nonbait kontzeptu bi horiek bereizten dituztenak. Ene iritziz, hala ere, etenik nabarmenena izena artikulatzeko orduan gertatu izaten da. Hau da, hiru maila bereiztuko nituzke kazetarien eguneroko praktikan.

  1. Gola buruarekin sartu edo ezkerrarekin jo lasai asko esaten dutenak eta,  gainera, batere zuzentzeko asmorik ez dutenak.
  2. Baloia buruz sartu edo ezkerrez jo arrunt asko esan arren, artikulatuz gero bere buruarekin sartu edo ezkerreko eskuarekin jo esaten dutenak.
  3. Baloia buruz sartu edo ezkerrez jo esateaz gainera, artikulatzeko orduan ere buruaz sartu edo ezker eskuaz jo esateko gauza direnak.

 

Aurrenengoekin jai dago, ez baitira oinarrizko kontzeptuaz jabetzen. Bigarren kasuan dezente kazetari asko dago, irrati-telebistan pelotaz aritu ohi diren kirol-kazetaririk gehienak kasu, beti ezkerrez eta eskuinez esan arren, gero bere ezkerrarekin eta  bere eskuinarekin esaten dutenak.

Azkenik, Euskadi Irratiko albistegietan behintzat badira, hitzak artikulatu behar izan arren, --ekin eta -z atzizkiak bereiztu ohi dituzten banaka batzuk. Hau da, laguntzarekin joan eta laguntzaz egin bereizten dutenak; mutil ederrarekin ezkondu eta su ederraz berotu nabarmentzeko gauza direnak; ikurrin gorriarekin ibili eta pintura gorriaz margotu berdintzat jotzen ez dutenak. Eta belarriak gogotik eskertzen du.

Gaurko Berria egunkarian, esaterako, Athletic-en partidaren kronikan, kazetariak dio Jabi Martinezek “sareetara bidali zuela buruz”. Eta Realaren garaipenaz informatzen duen kazetariak, aldiz, zehazten digu Mikel Aranburuk “ezker hankarekin” errematatu zuela.

Baina, atzo arratsaldean, Haritz Gallastegik Euskadi Irratian zuzen-zuzenean esan zuenez, Jabi Martinezek buruaz sartu zuen Athletic-en lehen gola. Ez dadila azkena izan. 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: