Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Teknologia berrien zurrunbiloan galduta

Teknologia berrien zurrunbiloan galduta

Leire Narbaiza 2011/01/16 12:10
Horrela sentitzen dut neure burua.

Gazteago nintzenean ez nintzen oso teknologia zale. Norbaitek esango du kontrakoa ere banintzela. Ez zen horrela, baina ez nituen hainbat gauza argi ikusten, nire bizitzan erabilgarriak zitezkeenik, eta, gainera, atzerakada puntu bat ere ematen zidaten.

Denbora pasatu ahala, sartu nintzen internet mundu honetan. Ez dakit zelan, ez dakit zergatik. Nire saltsera senak aginduko zidan, seguru aski. Poliki-poliki, ikasten joan naiz, hanka sarritan sartuta. Luxuzko irakasleak izan ditut, punta-puntakoak, asko irakatsi didatenak mundu honetan; eta eurendako eskerrik beroena izan duten pazientziagatik.

Mailatxo bat baneukan lortuta, baina teknologien munduan dena oso bizkor doanez, beti egon behar da ikasten eta berrizten. Tira, hori ez da txarra, neurrian bada behintzat, astia ematen badu kontzeptuak ulertzeko, barneratzeko, martxan jartzeko... Baina hori da arazoa: asimilatzeko denbora!

Asimilatzeko denborarik ez daukat. Gero eta ideia berria gehiago dabiltza, etengabe aldatuz. Ni zurrunbiloaren erdian sentitzen naiz, erdi-mariatuta, askotan galduta, sarritan ez gauza. Eta gainera, ia guztia ingelesez! Uffff!

Interneteko nire lagunak punta-puntan dabiltza. Azken tramankulu, aplikazio, programa eta sistemen berri daukate, eta komunikatu egiten didate. Sarritan, jarraitu ezinda egoten naiz euren elkartrukeetan, heldu (zentzu bietan: iritsi eta oratu) ezinda. Gehiegi dela uste dut, energia larregi kontsumitzen dudala gai hauetan.

Honek guztionek, egon eza sortzen dit, baita haserrea ere. Ez da batere gustukoa, eta sarri pentsatu dut hainbat gauza abandonatzea, eta bloga eta beste gauzatxo batekin baino ez ibiltzea. Ikusiko da. Argi daukat, baina, ez dudala energia gehiegi gastatu nahi horretan, etekina handia ez bada, behintzat! Izan ere, indarra non gastatu ere badaukat, eta mundu errelean!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2011/01/16 15:18

Leire, ezin hobeki adierazi duzu aspaldidanik sentitzen dudana, bete-betean asmatu duzu, beste askotan bezala

leire
leire dio:
2011/01/16 23:19

Zeuri be pasatzen jatzu, Markos? Ez naiz bakarra, orduan! Teknologixa berrixen gaiñeko post sorta bat nabil prestatzen, mundu zoro honeri esplikaziñotxo topau nahixan edo! Ondo segi, Markos, muxu bat!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua