Blogak
Saritua Ega Master enpresaren belaunaldi-txandaketa
2010/12/01Iñaki Garmendia Urkizu Gasteizko Ega Master enpresaren zuzendari gerenteak jaso zuen atzo Iruñean, Felipe Printzearen eskutik, Espainiako Enpresari Gazteen Konfederazioak urteroko eskaini ohi duen “Belaunaldi-txandaketa” saria.
Dokumentazioa, artxiboak eta liburutegiak Kulturaren Kontseilutik at
2010/12/01Berriro natzaizue matraka ematera; baina...
Pakean utzi arte, RRVari buruzko jardunaldiak
2010/12/01Abenduaren 1etik 3ra bitartean Imanol Oroituz 10 jardunaldiak egingo dira Donostiako Lugaritz Kultur Etxean.
Haikua eta ekonomia
2010/11/30Gaurkuan Patxitraperonian egon gara "Haize hegoa" haiku-unia konpartitzen. Eta Sustatuko itzulpen politta erabilli dogu be, "Nola azaldu munduko ekonomia bi behi erabiliz". Hau guztihau New York Ska Jazz Ensemble supertaldian hauspuakin. Waliño be ekarri dogu saiora, "Bizitzak (Katua III)" ipoiñakin. Bertsiñua "Hey Joe" kantuana izan da, The leaves eta Jimi Hendrixen eskuetatik. Eta Ahotsak.com be bisittau dogu: Antonia Larrañaga azkoittiarra entzutzeko, nesken basarriko biharra kontatzen.
EibarREKO Eroski?
2010/11/30Azken egunotan Eroski berria (edo berritua) ireki digute Eibarren. Handiagoa, berriagoa,... eta akats txiki erraldoi batekin.
Matxismoa ote?
2010/11/29Ez nuen telefono-zenbakia gorde, ez nuen-eta deitzeko asmorik urriena ere. Nere Jekyll-alderdiaren iritziz, honezkero ez nago txorakeriatarako, eta Hyde-aldearen ustez, berriz, zahartxoegia zen. Ez dut ordea sekula jakingo zer esango ote zukeen Jekyll-Hyde bikoteak Mallorcako estetizistak 35 urte izan balitu. Hau matxismoa al da?
Atharratze - Arrolanen harriak
2010/11/29Arrolanek Maidalena gaiñetik datozen mahometanuei eraso egittera doiala, baiña pekorotzian larrapastaria egitten dau, eta akabo gudari prestu eta zolixan helburu saindua.
San Mamesen
2010/11/29Gaur arratsaldean San Mamesen egon naiz. Nire lehengusuak lagatako bazkide-txartelari esker, Athletican partida ikusten egon naiz aspaldiko partez. Zelako berezia den San Mames! Azkenengo minutuan irabaziz gero, zer esanik ez!
