XIX gizaldiko parakaidistak
Liburu naturala. Bidai luze baten kronikia dan neurrixan, bidai luze batek egitten daben efektua oso ondo igartzen dok: pasarte brillante askoren ostian, amaieran bidaiarixan neke eta saturaziñuan ondorixoz askoz be bizkorrago kontatzen jittuk gauzak. Hasieran leku bakotxak kapitulo bat edo bi hartzen bajok, amaieran kapitulo bakarrian pasatzen jittuk herrialde eta ixa kontinentiak be.
Gordiña dok bebai: gaur eguneko begixekin arrazista itxuria hartzen jok, baiña 1870ian hala zittuan gauzak. Desde luego, politikoki bape zuzena ez dok, eta nekez topau lajeikek gaur eguneko buenrollismotik haiñ urrin dagon bidaiaririk. Hau kontuan hartuta (antiajo bahedunekin), pasarte batzu antologikuak eta brillantiak jittuk, esandako moduan: herrialde desbardiñetako gidarixei egindako gaiztokerixak; amerikano prototipikuen erretrato zorrotzak; barberuen pasartiak... liburu gitxik eragin nabe honenbeste barre algara, batzutan kontrolau eziñezkua.
Hau be, atlasa aldian irakortzeko moroko liburua dok. Eta sasoi hartako geopolitikian gaiñeko ikuspegi esferiko eta ariña be, ez dago txarto.