Klik egitea ez da arrautza errutea
Arrautza jartzeko oiloak lagundu behar izaten du eta txorizoa egiteko, aldiz, txerriak bere burua benetan konprometitu behar du.
Partaidetza eta esku-hartzea erabat sozialdu bide diren garai honetan gero eta gehiago dira arrautza erruleak eta gero eta gutxiago txorizo jartzaileak. Eta erruten ere, ahalik eta arinen, badaezpada.
Kulturaz, hizkuntzaz, ingurumenaz, ekonomiaz, kontsumoaz, energiaz, garraioaz... ez da sekula aldarri-errulerik falta izan. Baina, aspaldi honetan, hainbatek uste du arrautza errutea klik egitea besterik ez dela.
Galdetu bestela herri-elkarteei, lan-taldeei, odol-emaileei...