Blogak
Irakurtzeko moduak
2011/01/26Aurreko egunotan aipatu izan dudan moduan, azkenaldian berriro hasi naiz irakurtzen. Irakurtzen ez ezik, baita irakurtzeko modua aldatzen ere.
Gimme gimme etimologiak lasai´earrian
2011/01/26081229ko saio reziklaua. Berbak, berbak, berbak… millaka botatzen doguz ahotik egunero, eta gai agorteziña patxadan eta musika ederrakin lagunduta aletzeko. Takian potian erabiltzen doguzen berbak hartu (”algoritmo”, esate baterako: ¿zeiñek ez dau erabiltzen berba hau egunian pare bat dozena bidar? Karnazerixan, txikiteuan…) eta euren esanahi ezkutua edo jatorrizkua deskubriduko dogu alkarrekin. Beste adibide bat: ¿bazenkixan “kaka” berbia latiñetik datorrela? Bertsiño jokuan, Bernardo Atxagan 37 galderak entzungo doguz Ruper Laboan abotsetan. Ahotsak.comen, Bergarako Juan Lonbidek Andramari Martiko erromerixiari buruz.
Zaharrenetik zaharrenera
2011/01/25Azken bolada honetan hileta gehiegitan ikusten dihardut neure burua. Sasoiko lorea omen. Bitariko sasoia, jakina. Batetik neguaren hotza, bai; baina, bestetik, baita adinaren ajea ere, behar bada. Izan ere, goitik beherako joerak noizbait hasi behar du nabaritzen. Eta hasia da maldan barrena. Hiletaz hileta ibili besterik ez dago.
Alfonso Armadaren hilean behingo strip-tease sentimentala
2011/01/23Madrilgo Cuarta Pared aretoan. Ruper Ordorika ere egotekoa da.
Berdintasuna
2011/01/23Hogeita hamaika egun gose-greban aritu ostean Jose Luis Lago Basurtoko eritegian ospitaleratu zuten atzo, bronkitisak jota eta egoera larri samarrean. Gizonezko honek Gabonak aurretik ekin zion ageriko protestari, epaiketak besterik erabaki arren emazte-ohiak semearekin biltzea ukatu dio-eta. Aitortu behar dut ni ez nintzatekeela sekula albiste honen aurrean segundo erdi ere geratuko bezperan aspaldidanik ezagutzen dudan lagunarekin topo egin izan ez banu.
Bizitzaz haraindi
2011/01/21Bihotzekoak jota, aspaldiko laguna berpiztu zait bizitzaz haraindian ehun segundo inguru iraun ostean, inondik ere etsi nahi izan ez duen osagileari esker. Egia ote joan-etorri horretan jardundakoek kontatu ohi dituztenak? Gezurra dirudien arren baietz dio lagunak eta, laguna denez gero, sinetsiarenak egin behar.
