Bertan Bilbo
Hiru erakundeen buruzagiek hitzarmenak sortarazten dizkien “harrotasuna” eta “ohorea” azpimarratu nahi izan dute. Imazek zein Fernandezek, Bizkaiko “erakunderik maitatuenarekin” batera abiatu ahal izateagatik; eta Macuak, berriz, bi babesleok “talde zuri-gorriak izan ditzakeen bidelagunik onenak direlako”.
Petronorrek eta Athleticek ordainketa berezia hitzartu dute lehoiek Txapeldunen Liga irabazten dutenerako. Imazek adierazi duenez: “egitasmo hau zein fidagarri iruditzen zaigun frogatzeko, hainbat kopuru erabaki dugu Athleticek Championseko txapeldun geratzekotan”.
Hainbat komunikabidek iturri onetik jakin izan omen duenez, Petronorrek milioi bat euro ordainduko ei lioke Athletic taldeari Lezamako mutikoak Europako txapelaz jabetuko balira. Auskalo informazio-iturria ona ote den baina, emandako kopuruaren arabera, “plaentxiatar” samarra bai behintzat.
SINATZAILEAK. Mario Fernandez, Fernando Garcia Macua eta Josu Jon Imaz, BBK, Athletic eta Petronorren lehendakariak
ONESLEAK. Victor Pérez de Gezuraga (Petronorren Zuzendari Nagusia), Mario Fernández, Ines Monguillot (BBKren Marketing Zuzendaria), Fernando García Macua, Juan Antonio Zarate (Athletic-en Kontularia) eta Josu Jon Imaz
ZIRRIBORROGILEAK. Jon Berasategi (Athletic-en Zuzendari Nagusia), Luis Aranberri (Petronorren Komunikazio Arduraduna), Víctor Pérez de Gezuraga, Ines Monguillot, Juan Antonio Zarate eta Jose Luis Arredondo (Petronorren Hitzarmen Zuzendaria)