Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Gustatzen zait Reddit

Gustatzen zait Reddit

Luistxo Fernandez 2011/02/27 18:11

Duela gutxi deskubritu dut Reddit. Izenez bai, duela urte batzuetatik, baina ez nintzen interes handiarekin sekula gerturatu Ateismo sekzioa deskubritu nuen arte.

Geroztik, bisitan itzultzeko gogoa etortzen zait, atal hori edo beste batzuetan istorio, irudi eta komentarioak irakurtzeko. Bitxiak dira, adibidez,


Wikipedian arakatu dudanagatik, ematen du Redditeko meme eta idiosinkrasiaren parte handi bat are toki basatiago batetik datorrela: 4chan. Hori ez dut ulertzen, benetan; oraindik asko ikasi beharr daukat Interneten :-O

Meme horietako bat da Rage Comics irudiena. Aurpegi errepikakor batzuekin, MS Paint-ekin egindako komikiak omen jatorrian... Honezkero sarean rage-ak sortzeko tresnak ere badaude. Eboluzio etengabean dabiltzan intra-memeak gainera, meme handiago horren barruan, hala nola AEBetako ateo elkartearen buruak, David Silvermanek, programa batean jarri zuen harridura aurpegiak: horrek bere horretan beste hainbat bertsio eragin ditu, eta Silvermanek berak Facebook-eko bere profilean jarri ditu batzuk!

Nik ez daukat nahikoa irudimenik Rage comic bat neuk asmatu eta idazteko... Baina lehengoan, alabaren eskuan ikusi nuen bat marraztua. Lilik badu gusto berezi bat marrazketarako. Aita tonto bat besterik ez naiz hau esaten, baina uste dut sormen pittin bat baduela barruan. Loratuko ahal da ;-)


Argazkiak.org | Liliren eskuarekin, aurpegiak © cc-by-sa: Luistxo.F

Python programazio lengoaiarekin egina dago Reddit eta soft librea da. Hortaz, suposatzen dut klon bat egitea ez dela horren zaila. Gakoa, ordea, komunitatea da. Funtzionatuko luke, garen txikiarekin? Hori da dudan zalantzetako, eta bestea  antolakuntzaren aldetik anonimotasunean oinarritzen dela eta, pertsonalki, uste dut une honetan euskarazko ziber-eztabaidak identitate argiagoak behar dituela. Hala ere, tentatzen nau ideiak... foro benetan basati eta anonimoa bagenu euskaraz, hala nola Reddit Gonewild (NSFW, eta errejistroarekin bakarrik).

Luistxo
Luistxo dio:
2011/03/12 21:29

Hau idatzi eta gutxira, Facebook-en lagun batekin izandako anekdotak animatu ninduen lehen rage komiki euskalduna egitera. Tira, ez dakit lehena den, baina... Jendea animatzen saiatu nintzen ea beste inork marrazten zuen berea, baina ez dut halakoren berri izan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004