Flow-urarekiko maitasunez
Consume hasta morir web interesgarrian topatu dut dokumental interesgarri hau. Uraren kalitateaz, balioaz eta komertzializazioaz dihardu. Batez ere herrialde pobretuetan urak daukan garrantziaz. Uraren pribatizazioak dakarren kalteaz ere badabil. Baita multinazionalek aspaldi ikasi zutela ere zein inportantea den errekurtso hau kontrolatzea.
Nahiko luzea da, eta zatika dator. Egon naiz egunean bat jartzekotan, baina denak ikusi ostean, konturatu naiz ez duela merezi, nahiko txarto daude moztuta atalak eta hobe zela Consume hasta morir-en jarri duten moduan ipintzea: bata bestearen atzean, oso estetikoa ez den arren.
Beraz, pazientzia hartu eta hamar atalak ikusi. Ez zaizue damutuko, merezi du-eta!
Dokumental oso ona. Euskarazko azpitituluak jartzia merezi dau. Multinazionalak salatu eta uraren aldeko konzientzia eta aktibismua zabaltzeko egokixa. Noiz ikusiko ete dittugu honen antzeko dokumentalak eskoletan?