Blogak
Akihito, Euskal Herrian
2011/03/17Japoniako Akihito Euskal Herrian izan zen orain dela 38 urte. Artean ez zen enperadorea, printzea baizik, eta Muskizko Petronor findegia bisitatu zuen orduko Asturiasko printzearekin batera. Japoniarrak berrogei urte zituen eta espainiarrak, ostera, hogeita hamabost.
Extra Ahotsak.com
2011/03/16Kherau folk taldia eta bere diskua ezagutu dogu, "Munduan ortozik". Bertsiñuen jokuan, klasiko bat: "Maritxu nora zoaz", Kherau eta Drindotsena. Josu Waliñon ipoiña, "Alburruna" izan da. Eta ahotsak.cometik auzolanan asuntua ekarri dogu Maria Pilar Larrañaga bergararran eskutik. Baitta Zaraitzuko eguberri kanta zaharra entzun be, Jose Landan abotsian.
Ordainetan
2011/03/15Ondo dago telebistak eskaintzen dizkigun irudiez larritzea. Baina, telebistan agertzen ez den arren, Txinan sekulako exodoa gertatzen ari da itsasbazterrerantza, gehienen helburua auto bana erostea da, eta hurrengo bizpahiru hamarkadatan berrehun zentral nuklear abian jartzeko asmoa dute. Faktura “hilaren” azkenean etorriko da. Edo lehenago. Merezi ote duen geroak esango du.
Sendabide ala iruzurbide - Medikuntza alternatiboa proban
2011/03/14Elhuyarrek argitaratu du liburu bikain hau zientziaren dibulgazioko liburuen "Z izpiak" sailean
Sabino Arana eta azelgia
2011/03/13Ioar tabernia baiño pizkat gorago, Sabino Arana kale baztarrian, paisajismuan azken tendentzietako erakusgarri hau dago Lekeittion. Batek daki zelan allegauko ete zan horra... Baiña ale garaua da gero.
