Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Hiru agerpen, kultura eta hedabide digitalez mintzatzeko

Hiru agerpen, kultura eta hedabide digitalez mintzatzeko

Luistxo Fernandez 2011/03/17 12:11

Datorren astean bi mahaingurutan eta beste jardunaldi batean izango naiz hizlari. Mahainguruetan sareko hedabideen kontuez jardungo dut, enfoke desberdinekin.

Asteartean, hilak 22, Seguran izango naiz, Kultur Etxean 19.30etan. Iparra/Hegoa jardunaldi sortaren parte izango da hau, eta bertan hizlari egongo naiz, beste lagun hauekin: Mikel Etxeberria (RadioKultura), Pantxika Maitia (Kanaldude) eta Martxelo Otamendi (Berri). Goiburu hau jarri diote mahainguruari: "Zein etorkizun du paperezko prentsak. Sare sozialetan euskararen lekua".

Hurrengo egunean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpusean (asteazkena 23, 16.30etan, Matteo Ricci eraikinean). Kazetaritza, Internet eta etorkizuna izango da goiburua eta neu Sustatu-ren izenean egongo naiz. Neurekin egongo dira Jon Ordoñez (Berriketan.info) eta Hasier Etxeberria (Zuzeu). Moderatzaile lanetan, berriz, Xan Harriague kazetaria izango da. Gizarte eta Giza Zientzien Komunikazio Sailak gonbidatuta izango naioz bertan.

Baina egun berean (asteazkena 23), hori baino lehenago beste formatu batean (neu bakarrik, aurkezpentxo batekin) egongo naiz hizketan, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, Komunikaldiak 2011 jardunaldian. Jardunaldiaren gaia da egile eskubideak. Nik goizez jardungo dut honetaz: Eskubide digitalak: kultura eskubidea, sormen eskubidea, guraso eskubideak... Neure ondoren etorriko dira Ignacio Casado (Euskadiko SGAEko zuzendaria) eta David Bravo abokatu espainiar ezaguna (Jabetza Intelektualean eta Informatika zuzenbidean aditua). Arratsaldez mahainguru bat egongo da, baina ez dut geratzerik izango.


Luistxo
Luistxo dio:
2011/03/31 12:51

Agerpen hauetan azaldutako, CodeSyntax-eko blogean kontatu ditut. Hemen Komunikaldietarako eroandako aurkezpena eta beste bi mahainguruetan prentsa eta abarrez esandakoak, berriz, hemen. Mondragon Unibertsitatearen telebistan bestalde, Komunikaldiak 2011 grabatu zuten, eta saioak sarean daude. Ni lehen bideoa ei nago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004