Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

"Dublinés", Zapicoren album berria

2011/03/30

Apirilean aterako den albumaren 20 orri online ikus daitezke

"Dublinés", Zapicoren album berria - Gehiago irakurri

Hassasin-ak

2011/03/29

Aste honetan, “google kulturako” gai rekurrente bat izan dogu saiuan: “Hassasin”-ak. Iran zaharrian oin dala 10 gizaldi bizi izan ziran sekta musulman misteriotsu honi buruzko argibidiak emongo doguz. Bertsiñuan jokuan, “People = shit” kantua emoten dogu euzkixa eta iratargixa besain desbardiñak dirazen Slipknot eta Richard Cheese-n bertsiñuetan.

Hassasin-ak - Gehiago irakurri

Kazetaritzaren garai-aldaketa

2011/03/29

Aitortu dezadan aurretik ni ez naizela Iñaki Gabilondoren zale –hemen aipatu beharrik ez dauden arrazoiengatik-- eta gustatu ere ez zait lar gustatu izan bere kontatzeko hainbat era eta molde; baina aldi berean onartu behar, ordea, kaleratu berri duen liburuxka laño, xume eta erraza biziki interesgarria dela, benetan konplexu samarrak diren gaiak nolabaiteko arintasun didaktiko handiz laburbiltzen bai baititu.

Kazetaritzaren garai-aldaketa - Gehiago irakurri

Rescue me

2011/03/28

Joseba Barandiaran, Aintzane Bolinaga eta Ainhoa Larrañagakin. Kutxen bat egittiaz, Portugaleko debacle ekonomikuaz, "Sortu" legeztatziaz, erreskatietaz (21.20 Zierbenako itsas istripua eta espeleologia), Siriako iraultzak eta NATO, eta ostran Naiara Utiel, "Cuidadores" dokumentalaz.

Rescue me - Gehiago irakurri

Belarraren Ahoa (Harkaitz Cano, 2004)

2011/03/27

Harkaitza Canok 2004. urtean idatzitako nobela laburra. Kontakizun indartsu eta poetikoa. Urte hartako Euskadi Saria. Gomendagarria.

Belarraren Ahoa (Harkaitz Cano, 2004) - Gehiago irakurri

Gauzak dagozkien izenez aipatzeko beldurra

2011/03/27

Barneyren munduan denetarik dago: kemen gutxi, lagunak urri, ardura eskas, iruzurra dezente, mozkorraldi asko eta burugaltze nabarmena. Baina inork ez ditu jarrera edo egoera horiek dagozkien izenez bataiatzen: alferkeria, leialtasunik eza, gezurra, alkoholismoa, Alzheimerra… Nonbait Barneyren mundua ez da Barneyrena soilik.

Gauzak dagozkien izenez aipatzeko beldurra - Gehiago irakurri