Blogak
Donostiako ilunabarra
2011/04/17Korrikaren amaiera, Realaren hil ala biziko partida, udaberriko eguraldia... "gipuzkoar" giroa sumatu da gaur Donostian. Iluntzean ere aparkalekuak hustu ezinik, etxeratzeko gogo gutxi, nonbait. Eta ilunabarra, berriz, eder, xarmant eta liluragarri horietakoa.
Lino Akesolo, eruditoa
2011/04/16Hamar urte zituela Lino Akesolok 'saca la basura' agindua entzun zuen estreinako eta 'baso-ura' ote zen sumatu zuen. Ia mende erdi geroago Bernat Detxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” (Bordele, 1545) gazteleratu zuen, estreinako ere.
Bera - Solas itxusiduna
2011/04/15Sekulako maldiziñuak hartzeko ohitturia hartu dau mutikuak, eta amak abariangana bialdu dau hau konpontze aldera. Honek metafora txiki bat azaldu detsa, baiña... ¡sakristiatik sekula baiño maldiziño gehixago esanda urten dau mutillak!
Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen
2011/04/15Pasa den apirilaren 2an Estatu Batuetan, Nevadan, Ipar-Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza taldeen zuzendarien bilkura burutu da. Hamar dantza taldetako hamasei ordezkari bildu dira Gardnervillen, eta euskal dantzaren inguruko hainbat kontu izan dituzte aztergai eta mintzagai. Saio horietako batzuk zuzentzera joan naiz ni bertara Euskal Herritik, eta ez dakit ezer aportatu diedan, baina neu behintzat, harrituta eta hunkituta etorri naiz.
Aurrezki kutxek euskal kulturaren alde egindakoa
2011/04/15“Medikura noa” esan, bulegotik irten, kotxea hartu eta Bilbotik Iruñeara, dantzarien elkarteko bilerara bata. Lantokiko telefonoa eta agendarekin kultur aste osoa antolatzen bestea. Aurrezki kutxan bata, eta bankuan bestea, eta ordu erdiko telefono elkarrizketa bien artean, hurrengo astean egingo duten jaialdiko xehetasunak lotzen.
Gaviota, Bermeoko gas-lastaira, bikoiztu egingo da
2011/04/14Gaviota plataforma handitzeko egitasmoa zain dago noiz beharrezko baimena lortuko eraikitze-lanei ekiteko. Egun 0,9 bcm (mila milioi metro kubiko) besteko bolumena du eta, handitu ostean, 1,6 bcm bezainbatekoa izango da, 900 milioi euroren diru-ezarpenaz.
