Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa
Gaur, osteguna, hasi da Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa. Gaurtik eta igandera bitartean, Euskal Jaiak hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango ditu. Labur-labur esateko:
- maiatzak 26: "Kalamuako Parlamentua" jokoari buruzko lehiaketa
- maiatzak 27: umeendako jokoak eta jolasak Untzagan eta Gozategiren kontzertua
- maiatzak 28: Artisau eta Baserritarren azoka, herri kirolak, bertsolariak, Kantu Afaria.
- maiatzak 29: Euskal Jai eguna, kalejira, dantzak eta Ezpalak ikuskizuna. Herri bazkaria eta erromeria.
Informazio zehatzagoa triptikoan.
Sarrerak oraindik salgai daude Klub Deportiboan, bai zapatuko kantu afarirako, bai domekako herri bazkarirako.
Ezpalak ikuskizuna
Dantzarioi dagokigunez, igandean izango dugu Eibarren Ezpalak nazioarteko dantza tradizionalaren jaialdia eta aurten bikoteko dantza soltea izango da gai nagusia. Baina horren aurretik, larunbat goizean, dantza soltea gai hartuta, folklore alorreko ikertzaileen eta adituen gogoetak aurkeztuko dira Portalea kultur etxean.
Informazio guztia Eibarko Klub Deportiboaren webgunean.