Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik

2011/04/27

Euskaltzaindiaren posta elektronikoak hobe luke, zenbait egunetan behintzat, izorratu edo mutu geratu. Orain hurrengo Xabier Gereñoren heriotzaren berri eman zigun eta gaur goizean, ostera, Jose Antonio Arana Martijaren hileta-ordua jakinerazi.

Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik - Gehiago irakurri

Larrepetit (Pello Lizarralde, Erein, 2002)

2011/04/26

Pello Lizarralderen 4. eleberria. Ihesaldi baten kronika. Molde berezian idatzita, traman eta hizkuntzan. Ia ez istoriorik, ia ez akziorik,... eta, hala ere, eder-ederra.

Larrepetit (Pello Lizarralde, Erein, 2002) - Gehiago irakurri

Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran

2011/04/25

Denetariko euskaltzaleak bildu dira gaur Saran, XXVIII. Idazleen Biltzarraren inguruan. Usuegi ez denez, jende ikasia ezezik, zazpi euskal lurraldeetako herritar xehe-xehea bertaratu da. Belarria zorroztu baino ez, Bizkaiko, Garaziko zein Zuberoako moldeak bertatik bertara arrunt asko entzuteko, gainerakoak ere barra-barra tarteko. Holakorik behintzat ez da durangar periferian izaten.

Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran - Gehiago irakurri

Haur literatura: ostiraletako opila

2011/04/25

Maddik astero ipuintxo bat ekartzen du ikastolatik. Astelehen edo ostiralean ekarri, eta hurrengo asterako irakurri behar izaten dute. Ostiraletako opila izaten da. Manex ere hasi da, txikiagoa den arren. Guri ere literaturako altxor txikiak aurkitzeko eta irakurtzeko aukera ematen digu.

Haur literatura: ostiraletako opila - Gehiago irakurri

Dies irae (foball ostixia)

2011/04/25

Arazua egualdi txarrakin jatork. Herri gehixenetan umiekin egoteko moduko aterpiak gitxi dirazen modura, hamen Kontzijopia izaten dok askoren azken errefujixua. Domeka horretan be hara juan bihar izan giñuan eurixa hasi zalako, baiña... hara nun topau genduzen bertan zazpi-zortzi mutiko foballian

Dies irae (foball ostixia) - Gehiago irakurri

Landareak logelan?

2011/04/24

Bai horixe! Guztiz gomendagarriak gainera, egunez eta GAUEZ.

Landareak logelan? - Gehiago irakurri

Aberria

2011/04/24

Okendo almirantearen gorazarrez Donostian eraikitako monumentuan, besteak beste, "patria" hitza aipatzen da gaztelaniaz. Euskaraz, aldiz, "sorterriya". Zenbaitek besterik uste arren, bereizketa hau ez da ezjakintasun kontua, ez itzulpen zuhurra, are gutxiago zentsura-ondorioa, sasoiko lorea baino.

Aberria - Gehiago irakurri

Aikur Erle Museoa

2011/04/24

Aste Santuko oporrak aprobetxatuta, Urretxun izan ginen herenegun, Aikur Erle Museoan. Ez baduzue ezagutzen, joan bertara. Bene-benetan merezi du.

Aikur Erle Museoa - Gehiago irakurri