Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko hittanuak aurrera

Eibarko hittanuak aurrera

Asier Sarasua 2011/06/10 23:15
Maiatzian zihar hittano ikastarua euki dogu Eibarren. 37 lagun euki doguz Eibarko hiketia ikasten. Gogotsu eta hittanuari eusteko asmuakin. Esperientzia politta izan da, danondako.

Lehenago be jardun izan dogu Eibarko hittanuaz blog honetan. Hittanuan inguruko arau sozialetaz eta transmisiñuaz, eta baitta ikastarua antolatzen geniharduala be. Azkenian, maiatzian izan da ikastaruori. Badihardugu Elkartian eskutik eta Eibarko Udalan eta Euskaltegixan laguntziakin, hika ikastarua antolatu dogu Eibarren.

Ikastaro laburra izan da, 10 ordu, sarrera-ikastaro bat, baina oso esperientzia politta izan da. Behin ikastarua amaittuta, baloraziñua eta hausnarketia eitteko sasoia heldu da, eta pozik egoteko moduan gaoz. Ikasle ugarik emon dau izena (37 lagun; azkenian talde 2 egin bihar izan doguz), jende gehixenak ikastarua amaittu dau, ikasliak gogotsu ibili dira eta hurrengo ikastaro baterako gogoz geldittu dira...

Uste dot hasierako helburuak bete dittugula. Hasieratik esan genduan 10 orduan ezin dala hittanua ikasi; ezta erakutsi bez, jakiña. Gure asmua beste bat izan da: hittanuan inguruko oiñarrixak emotia, jentia ikastera animatzia, berbetan hasteko lotsia galtzia eta euren aldetik gaixa lantzen jarraitzeko baliabidiak (eta gogua) eskintzia.

Nere aldetik be asko ikasi dot. Hasiera batian laguntzen ibili bihar nintzan, baina hainbeste ikaslek izena emonda, irakasle izatia be egokittu jata azkenian. Onartu bihar dot nokako pluraletan apuntietara begira jardun dotela sarri-sarri, baina oso gustora jardun dot. Talde zoragarrixa euki dot eta eskerrik asko guzti-guztiori, bihotzez. Esperientzia ederra izan da neretako.

Eta hau ez da hamen amaittu. Ikastaro amaieran inkestatxo bat be pasau genduan eta keja bakarra egon da: ikastarua laburregixa izan dala. Hori ona da! Hurrengo baterako be ipiniko dogu 2. ikastaro bat.

zaloa
zaloa dio:
2011/06/14 13:01

aupa maixu!!!

politxa izan dok bai!

eskerrak hiri!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz