Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Opera lan ederrenetako batzuk

Opera lan ederrenetako batzuk

Asier Sarasua 2011/06/06 10:38
Ez naiz operazale amorratua, baina gustatzen zait tarteka entzutea. Askotan, baina, ni moduko ezjakinentzat, zaila izaten da nondik hasi jakitea. Han eta hemen, opera-lanik onenen zerrenden bila jardun dut eta hementxe opera-lan ederrenetako batzuk.

Joan zen asteburuan operan izan ginen. ABAOk Bilbon antolatzen dituen emankizunetako bat ikustera joan ginen. Donizettiren Lucia di Lammermoor ikusi genuen. Ederra, oso ederra. Silvia Vázquez sopranoa primeran; zuzendaritza, antolaketa, eta taularatze ederra; eta Euskalduna jauregia ere toki ezin hobea horrelako kontuetarako. Opera Berri emankizunen barruan ikusi genuen opera-saioa; urtean 2 emankizun izaten dira, normalean baino dexente merkeago. Merezi du. Izan ere, opera ez da ez batere merkea.

Ez naiz operazale amorratua, baina gustatzen zait tarteka entzutea. Askotan, baina, ni moduko ezjakinentzat, zaila izaten da nondik hasi jakitea. Hango, hemengo, harutzagoko zerrendak begiratu ditut eta, tartean, 50 opera-lanik onenen zerrenda bat aurkitu dut. Hementxe lehenengoak, pixkat osatuta eta loturekin.

Ez dira denak egongo, eta zalantzazko zerrenda izango da askorentzat (edozein zerrenda bezala), baina hor agertzen diren lehenengo 15-20 operak, behintzat, guztion ahotan dabiltzanak, nik uste. Hasi naiz horien bila eta mp3ra pasatzen.

  1. La Traviata (Giuseppe Verdi)
  2. Die Zauberflöte (Wolfgang Amadeus Mozart)
  3. Aida (G. Verdi)
  4. Carmen (Georges Bizet)
  5. La boheme (Giacomo Puccini)
  6. Turandot (G. Puccini)
  7. Madame Butterfly (G. Puccini)
  8. Rigoletto (G. Verdi)
  9. Il trovatore (G. Verdi)
  10. Die Walküre (Richard Wagner)
  11. Cavalleria rusticana (Pietro Mascagni)
  12. Don Giovanni (W.A. Mozart)
  13. I pagliacci (Ruggero Leoncavallo)
  14. Le nozze di Figaro (W.A. Mozart)
  15. Nabucco (G. Verdi)
  16. Otello (G. Verdi)
  17. Götterdämmerung, El ocaso de los Dioses (R. Wagner)
  18. Tosca (G. Puccini)
  19. ll barbiere di Siviglia (Giocchino Rossini)
  20. Der fliegende Holländer (R. Wagner)
  21. La fille du régimen (Gaetano Donizetti)
  22. Lohengrin (R. Wagner)
  23. Tristan und Isolde (R. Wagner)
  24. L'elisir d'amore (G. Donizetti)
  25. Lucia di Lammermoor (G. Donizetti)
  26. Don Carlo (G. Verdi)
  27. Das Rheingold (R. Wagner)
  28. Un ballo in maschera (G. Verdi)
  29. Siegfried (R. Wagner)
  30. La forza del destino (G. Verdi)

 

Hona hemen, amaitzeko, Lucia di Lammermoor operako pasarterik ezagunenetako bat, bertsio modernoan:

 

asier
asier dio:
2011/06/06 15:46

Gaurko egunkariko albistea da: Eibarko Coliseo antzokian opera emanaldiak hasiko dira. Ez bertan, bideoz baizik, streaming bidez. 3D ere aipatzen dute: http://bit.ly/leGbui

Tre
Tre dio:
2011/06/06 14:14

Laugarrena jarri dozu Carmen. Nik gaba goxo-goxo batian ikusi neban Italiako anfiteatro batian. Tokia zoragarrixa, itzela, baina LAU ORDU aguantau bihar, eta guk jakin ez aldez aurretik. Ai gu inozuak bi ordukua izango zalakuan, eta luzatu egitten zan, eta luzatu, eta luzatu... Bukaerian gerria nun zan be jakin ez. Ezin dabe 80 minutuko bertsiño bat egin sintetizadorez lagunduta? ;-)

Koldo
Koldo dio:
2011/06/06 18:31

Barakaldoko Yelmo zinema aretoan be egitten dute horrelakorik. Metropolitaneko opera emanaldiak eskaintzen dituzte. Ordutegi arazoak izan dittut inoiz, interesa izan dudanean, arratsaldeko 18etan hasten zen emanaldia, eta astean zehar. Eta aukeran, horrenbeste ordu Coliseoko jarlekuetan, ez dakit ba nik!

Koldo
Koldo dio:
2011/06/06 14:41

Zuzenian Aida, Traviata eta La Flauta Magica baino ez dittut entzunda. Oin gitxi ikusi neban La Flauta Magicaren bertsio laburtu bat Arriagan. Gehixen gustatzen jatana da eta azkenengo bertsiño honetan gaiñera, lau makilla baiño ez zittuen erabiltzen antzokixan, lau makillarekin gaztelua, basoa eta lur azpia zelan adierazi eben izugarrixa begittandu jatan. Eta musikia piano bakarrarekin. Montaje haundixa ikusteko desiatzen geldittu nitzan, baiña aspaldi ez dabe ekarri ingurura Mozart-en lan hau. Wagnerren Walkiriena be zuzenian entzutia izugarrixa izan bihar da.

ramon
ramon dio:
2011/06/06 16:09

Entzuna nuen emon behar zittuztela, konfirmaziño hau notizi pozgarria nire ustetan, ea jendea urbiltzen den eta exitoa duen aukera berri honek

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz